'Berbalagun'ek bi jarduera gauzatuko ditu aste honetan

16.04.18
Euskara

‘Berbalagun’ ekimenak hainbat jarduera prestatu eta iragarri ditu aste honetarako. Arduradunek dieta egiteari eta kasu horrretan egokiena erabakitzeko aukeraren inguruko tailera antolatu dute; zeina asteazken –hilak 18- eta ostiralean –hilak 20- gauzatuko den. Tailerra goizez eginen da, 9:30etatik 11:00etara bitartean, Lobiano Kulturgunean. Tailerra herriko mediko bik eskainiko eta gomendioak eskainiko. Doan izango bada ere, izena eman beharko dute interesdunek; bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea.

Bigarren proposamena Berbalagun Topaketa da jardueran parte hartzen duten kideentzat, ideek sakonago ezagutzerik izan dezaten, Ikuskizunak, bideoak, jana, edariak, sariak eta giro paregabea izango dute. Animatu, ez galdu. Jarduera biak doan izango bada ere, izena eman beharko dute interesdunek; horretarako bi aukera erraz dituztelarik; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin