‘Zarataz jabetzeko eguna’ dela eta, sentiberatasuna areagotzeko jarduerak izango ditugu

19.04.18
Gizartea

Apirileko azken asteazkenean –hilak 25ean- zarataren sentsibilizazio nazioarteko eguna ospatuko dugu Ermuan. Eguna gogoan hartzen da, orain hogei urte baino gehiago eta, azkenengoetan, gure udala atxiki egin da, eragile aktiboa izateaz gain gaiarekin kezkaturik dagoelako. Horregatik guztiarengatik, kutsadura akustikoaren aurrean sentiberatasuna areagotzen jarraitzeko diziplina urbanistikoko udal sailak jarduera egitarau bat antolatu du ‘Zaratarik gabeko nazioarteko egun honetako’ ospakizun eta aldarrikapenarekin. Herritarrontzako irekiak izango diren jarduerekin bat, ‘Zaratarik gabeko 2018ko eguna’ren baitan “Ermuan soinu-giroa hobetzeko Jarduera Plana” delako agiriaren informazio publikoa eta parte-hartze prozesuari hasiera emango zaio. Aurkeztu berri den plan hori zarataren inguruko gaietan jarraibide eta tresna izango da.

Apirilaren 24 eta 25ean karpak izango ditugu Orbe Kardinalaren plazan eta horietan jarduera hezitzaile eta zabalkundekoak gauzatuko dira. Aztertu eta sakondu ahal izango ditugun gaien artean zarata mailak; deseroso eta kaltegarria diren jarrerak edo jarduerak; soinuak neurtzeko dauden gailuak, eta abar. ‘Noismart’ enpresaren 4 begirale izango ditugu, horiek azalpen teorikoak eman eta jarduera praktikoak gauzatuko dituztenak egoera zaratatsuak zuzenean ikus eta ezagutu ditzagun, baita horien ondorioak ere. Gure ezagutza eta sentiberatasuna areagotzeko xedez. Jolaserako jarduerak izango dira, esperimental eta praktikoak. Ikus-entzunekoak ere proiektatuko dituzte. Plazako karpak zabalik izango dira bi egunotan, goizeko 10etatik arratsaldeko 4ak bitartean.

Apirilaren 25eko egunean eskema errepikatu egingo da, plazan karpak mantenduz ordutegi berberean. Eta aurten izapidetu eta onartuko den “Ermuan soinu-giroa hobetzeko Jarduera Plana” ezagutzera emateko jardunaldia egingo da. Agiri horren aurkezpena Lobiano kulturguneko auditorioan egingo da, arratseko 7etatik 8 eta erdietara bitartean. Aurkezpen ekitaldian zinegotzi bat, udal arkitektoa eta agiria idatzi duen taldea egongo dira. Hizlariek testuingurua azaltzeko sarrera egingo dute, mamia eta etorkizunerako lan-ildoak zehaztuko. Jarraian, aurkeztutakoen zalantzak edo galderei erantzungo dietelarik. Aste honetan egindako Batzorde Informatiboan aurkeztu izan den Plan hori prestatu den tresna araugilea izango da, zeinaren bidez lan-lerro zehatzetan esku-hartzeko planifikazio estrategikoa landuko den, herrian ditugun eta eragozpenak sortzen dituzten soinu edo zaratak gutxitu eta bideratzeko, ohitura osasungarriagoak sustatzearekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean