Odol-emaile direnentzako deia aste honetarako
Ermuko Donaser Odol Emaileen Elkarteak odola emateko saio berriak antolatu ditu aste honetarako gure herrian. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak unitate mugikor bat ekarriko du Ermura, eta bertan eman ahalko dugu odola.
Autobusa bihar, osteguna, elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Egunean zehar bi txanda egongo dira odola emateko: bata goizean, 09:15etik 14:00etara, eta bestea arratsaldean, 16:30etik 21:00etara.
Bestalde, larunbatean ere odola emateko aukera izango dugu 09:15etik 14:00etara Patxi Plazan.
Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte, odola emateko aukera gogorarazteko.
Datozen deialdiak kontsultatu ahal izateko, sakatu esteka honetan.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan