Trebakuntza ikastaro eta jarduera berriak ditugu Emakumearen Topagunean

20.04.18
Berdintasuna

Ermuko Emakumeen Topalekuak tailer edo trebakuntza ikastaro eta jarduerak antolatu ditu, horiek Jabekuntza Eskolaren baitan eskainiko direlarik datozen asteetan. Jarduera horiek jende orori zuzendutako prestakuntza-ikastaroak eta tailerrak dira, eta bereziki, Ermuko emakumeentzat beren jabekuntza eta partaidetza sustatzeko, pareko kideen arteko askatasun giroan. Tailer guztietan izena emateko epea zabalik dago, eta interesa duten pertsonek Emakumeen Topalekuan bete dezakete eskaera. Ikastaroek doakoak nahiz izen-emateko 5 euro ordaindu beharrekoak dira, kontsultatu bakoitzaren baldintzak zerbitzuaren webgunean. Jarduera guztiak Emakumearen Topagunean egingo dira.

Jarduerak ondorengo hauek dira:

  • Edatu edo Zahartzaroaren ahalduntzea: Emakumeok zahartzarora pairatuko dugun bazterketa eta ikus-ezintasunari buruz ezer jakin gabe iristen gara. Eta are okerrago: adinkeriak sortzen dituen aurreiritzi eta estereotipo guztiak barneratuta. Apirilaren 12an hasitakoa da, maiatzaren 7an bukatuko delarik.
  • Amestea, Sinestea eta sortzea: Adimen emozionala eta sormena garatzeko, gure bizitzaren jabe egin gaitezen. Talde garapenerako ikuspuntu berri bat sustatuko, Dragon Dreaming teknika erabilita. Maiatzaren 7tik ekainaren 4ra, 10 orduko iraupenaz.
  • Zurrumurru matxistarik ez! Indarkeria matxistaren inguruko gertaerak, jarrerak eta zurrumurruak identifikatu eta agerian uzteko kontzientziazio-formazio-akzioa, herriko jaiei begira kanpaina kolektibo bat sortzeko xedearekin. Zurrumurru matxisten kontrako eragile aktibo izan nahi?Apirilaren 21etik maiatzaren 25era bitartekoa.
  • Jainkosa afrikarrak: Dantza afrokubarrak ikasiko ditugu Yoruba antzinako kulturaren eskutik, gozamenerako eta norberaren portaeren ezagutzarako espazioan, Orishen (jainkosen) askatasuna eta baloreak oinarritzat harturik. Maiatzaren 3tik ekainaren 14ra bitartean.
  • Kontzertu ‘bioleta’. Silvia Palumbo perkusionista, kantautore eta artista eszeniko feministaren kantaldia. Maiatzaren 24an, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Argibide gehiagorako, ikus ezazu Emakumeen Topalekuaren mikrositea. Adi jabekuntza eskola, trebakuntza eta agenda atalei.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.24
Sexu-aniztasunaren errespetuari buruzko sentsibilizazio-jarduerak ikastetxeetan

Berdintasun Sailak jarduera ludikoak antolatu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan; 'Emakumeak eta literatura LBT+ tituluko erakusketa jarri du eta ekainaren 28an gogoan hartukoeta liburutegiarekingida argitaratu du
Imagen
24.05.24
Pertsonak zaintzen dituzten profesionalentzako autozainketa-programa

Ermuak "Zaindu Zaitez" programa eskaintzen du, partikularren zaintzaren arloko emakume langileen autozaintza eta lan-osasuna sustatzeko. Izen-ematea zabalik
Imagen
03.05.24
Jendaurrean hitz egiteko ahalduntze eta konfiantza tailerra

Prestakuntza Emakumearen Topagunean emango da maiatzaren 8tik aurrera