Hazkunde demografiko eta urbanistikoari buruzko ikerketa ekainerako prest egongo

25.04.18
Udal Liburutegia

Udal liburutegian, 60. hamarkadan Ermuak jasandako boom demografikoaren eta hirigintzari buruzko ikerketak aurrera jarraitzen du. Ekainean bukatutzat emango da eta Liburutegiko Bertako Bilduman publiko guztiarentzat eskuragarri egongo da. Datu bilketaren fasea bukatutzat emanda, memoria idazten ari da ikerketa egiteko Udalak kontratatutako Itziar Sapsootham geografoa. Lanaren parte izango den material kartografiakoa ere prestatu du.

Informazio bilketaren fasean zegoen bitartean, hasieran planteatutako lanaren norabidea aldatu behar izan du “ Ermuko eta Eibarko Artxiboetan lortutako datuek, horrela eskatu didatelako. Hasieran pentsatuta neuzkan gai batzuk kanpoan laga behar izan ditut, denbora faltak ez lidakeelako boom demografikoan eta honen ondorio urbanistikoetan arreta jartzen utzi izango”.

Esate baterako, planteatua zegoen Ermuko lehenengo Hiri antolamendu Plan Nagusia sakon aztertzea, baina Ermuko Artxiboan egon ondoren, konturatu zen “60. hamarkadan, idatzi zen Plan Nagusia atzera bota zuela Estatuak eta ez zela berri bat 1983a arte onartu”. Hau dela eta, Plan Nagusiaren azterketa alde batera uztea erabaki zen eta “etorkizunean ikertzen jarraitzeko ikerketa-ildo ugari zabaldu” direla dio ikerlari gazteak.

Beraz, uda hasierarako, Ermuko gertuko historiari buruzko erreferentziazko lan berri bat izango dugu Liburutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz