Eskubaloiko neska jubenilen selekzioek Ermuan jokatuko dute
Ermuak eta M.A. Blanco udal kiroldegiak neska jubenilen Lurralde Selekzioen arteko VI. Txapelketa hartuko dute asteburu honetan. Txapelketa maiatzaren 1eko jaiegunean –asteartean jokatuko da eta horretan parte hartuko duten lurraldeak Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa dira.
Txapelketa Ermuko Udalak antolatu du –Udal Kirol Erakundearen bitartez- , Bizkaiko Eskubaloi Federazioarekin bat eta Ermuko Errotabarri E.K.E elkartearen laguntzarekin. Txapelketa hau zortzigarren urtez jarraian jokatuko da, segidako seigarrena izanik gure herria antolatzaile eta kiroldegia egoitza dela. Ermuan neska jubenilen arteko partidak jokatuko dira.
Astearteko partida bakoitza 50 minutu iraungo ditu, bi zatitan banatuta. Gure herrian txapelketari goizeko bederatziak eta berrogeita bostetan emango zaio hasiera eta arratsaldeko ordu batean amaiera, sariak banatzeko ekitaldiarekin. Lurralde selekzioa ordezten duten jubenilak nor baino nor arituko. Partida guztiak, goizean jokatuko dira.
Partida jokatuko duten taldeak eta orduak:
- 9:45etan: Gipuzkoa vs Bizkaia.
- 11:00etan: Nafarroa vs Gipuzkoa.
- 12:00etan: Bizkaia vs Nafarroa.
Jarraian aurtengo kartela uzten dizuegu.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira