Herritarron elkar ateratzea deitu du Berdintasunerako Kontseiluak

27.04.18
Berdintasuna

Ermuko Berdintasun Kontseiluak ermuarroi dei egin digu gaurkoan –apirilaren 27ko ostiral honetan- elkarrekin plazara atera gaitezen eta jarraian martxa zaratatsua gauzatzeko, 2016ko San Fermin jaietan erasoturiko emakume biktimarekin bat egin eta elkartasuna adierazteko eta baita gertakizuna epaitu duen Nafarroako Audientziak emandako epaiarekiko desadostasuna agertzeko.

Bart eguerdian epaia ezagutarazi zenetik estatu osoan zehar jasandako erreakzio ugarien jarraipena da gaurko deialdia. Nafarroako Audientziak (#LaManana) taldeko bost kideak 9 urtez espetxean mantentzera eta bost urtez zaintzapeko askatasunera zigortzea erabaki baitzuen, jarraituko sexu abusuaren delituagatik.

Bart arratsean ehunka bizilagun herriko plazara bildu ziren ‘Nushu’ taldeak luzaturiko deialdiari erantzunez, gertakizunen balorazioarekiko eta Epaimahaiak jarritako zigorrarekin ados ez zirela adierazteko.

Epaitutako kideak egindakoa eta izandako jarreraren aurrean gizartearen gehiengoak ez du ebazpena ‘justotzat’ ez eta ‘eredugarritzat’ jo. Izan ere, ikuspuntu moral guztietatik ukagarri baitira. Inoiz ez, jaietan ezta ere. Ezetz, beti ezetza delako!

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu