Nahita aldizkariaren urteko bigarren zenbakia kalean da

02.05.18
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Alorrak Nahita aldizkariaren zenbaki berria kaleratu du. Agerkari ezagunaren 34. zenbakiak gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko kontu interesgarriak eta azkeneko nobedadeak dakartza, eta Emakumeen Topalekuaren 15. urteurrena eta martxoaren 8ko aldarrikapenak ditu ardatz.

Papereko aldizkariaren 2.500 ale kaleratu dira, eta urtarrilean aurkeztutako formatu berria mantenduko dute, handiagoa eta modernoagoa. Gainera, edizio digitala ere eskuratu daiteke Emakumeen Topalekuko mikrositean, eta datozen egunetan bertsio interaktiboa ere eskuragarri egongo da, aldizkarian bertan lotura interesgarriak eta bideoak kontsultatu ahal izateko.

Hori horrela, Nahitaren argitalpen berriko erreportaje nagusiak Emakumeen Topalekuaren 15. urteurrena du ardatz. Pasatu den martxoko ospakizun horretan bizitakoa, bertan aurkeztutako erronkak eta burututako jarduerak jasotzen dira aldizkarian.

Bestalde, albiste interesgarriak, editoriala, ikastaroen, erakusketen eta jardueren agenda, inkestak, denborapasak eta Ezagutzen al duzu? atala topa ditzakegu bertan. Azken horretan, Amuge elkartea (Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea) eta La Kora Bilboko abesbatza ezagutzeko aukera izango dugu.

2007. urtean sortu zen Nahita aldizkaria, eta harrezkero urtean 3 zenbaki argitaratzen dira: urtarrilean, apirilean eta irailean. Gainera, 2017. urtean, bere 10. urteurrenarekin bat eginda, aldizkariaren alderdi ezberdinen inguruko inkesta egin zen irakurleen artean, eta jasotako datuen arabera, inkestatutakoen ia %100ak papereko edizioa irakurtzen du; hori horrela, ez daude ados aldizkaria formatu digitalean soilik argitaratzearekin. Hori dela eta, Nahitari buelta bat eman eta itxura berri bat eskaintzea erabaki da 2018. urtean, modernoagoa eta erakargarriagoa.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan