Euskal Ligara bueltatzeko fasea jokatuko dute errotabarriko kadete eta jubenilak

03.05.18
Kirolak

Euskal Eskubaloi Ligako neska kadete eta jubenilen igoera- eta promozio fasearen egoitza eta eszenatoki izango da Ermuan asteburuan. Partidak ostiraletik igandera bitartean herrko M.A.Blanco kiroldegian jokatuko dira. Txapelketa Euskal Eskubaloi Federazioak antolatu du herriko Errotabarri kirol elkartearekin batera eta elkarlanean, izan ere ermuarrak bisitariei harrera egingo eta koordinatzaile izango dira guztian ondo atera dadin. Federazioak gure herria aukeratu du eta partidak maiatzaren 4tik 6ra bitartean jokatuko dira.

Nor baino nor arituko diren lehiakideak ondorengoak dira; Eharialdea (Consulting Alaves eta Carpinteria Baskongadas taldeak); Berabera (Lacturale) eta Errotabarri E:K.E. Ariane Gayoso ermuarrak eta Mikel Landak eibartarrak entrenatzen dituzten neskak promozioa jokatuko dute Euskal Ligara bueltatzeko asmo eta desioz, aurten lurraldekoan jokatu ondoren.

Gauzak horrela, ostiraletik igandera bitartean jokatuko den bitarteko fase hau garrantzitsua da kirolari ermuarrentzat. Asteburu intentsua biziko du taldeak eta jarraitzaileen eta harmailetan esertzen garenon bultzada, arnasa eta konfidantza behar dute sentitu, animoari eutsi eta beraien benetako maila berrerakutsi ahal izateko, oso gai direlako. Hiru talderen arteko lehiaketa izango da, talde bakoitzak hiruna partida jokatuko ditu, guztiak elkarren artean arituz.

Asteburuko partiden ordutegi eta neurketak ondorengoak dira:

  • Maiatzaren 4a, ostirala
    • 18:00etan: Eharialdea Consulting Alaves-Laturale Berabera taldeetako jubenilak
    • 20:00etan: Eharialdea Carpinteria Baskongadas-Laturale Berabera taldeetako kadeteak
  • Maiatzaren 5a, larunbata
    • 17:00etan: Errotabarri -Eharialdea Consulting Alaves taldeetako jubenilak
    • 19:00etan: Eharialdea Carpintería Baskongadas-Errotabarri taldeetako kadeteak
  • Maiatzaren 6a,igandea
    • 10:00etan: Laturale Berabera-Errotabarri taldeetako  kadeteak
    • 12:00etan: Laturale Berabera-Errotabarri taldeetako jubenilak

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira