AECC elkarteko Toki-batzordeak XX. urteurrena beteko du eta musikaz ospatuko

04.05.18
Gizartea

Minbiziari aurre egiteko Espainiako Elkarteak (AECC delakoak) gure herrian duen Toki-batzordeak legez eratu zeneko hogeigarren urteurrena beteko du udaberri honetan. Hogeigarren urteurren hori Ermua osoarekin ospatu nahi dute, horren harira egitarau berezi bat antolatu izan dutelarik. Ospakizuna datorren asteko larunbatean eginen da eta horren mami nagusia Deba Barreneko Orfeoiak eta Pispilu Abesbatzak elkarlanean emango duten kontzertua izango, zeina Santiago Apostoluaren parrokian egingo da iluntzeko 8 eta erdietatik aurrera. Eguna datorren maiatzaren 12a, larunbata, sarrera doan izanik, gehienezko edukia bete artean. Ermuko batzordea Bizkaiko Lurraldekoaren baitan txartatua dago.

AECCk Ermuan duen Toki-batzordeak 35 boluntario ditu, taldeak gauzatzen dituelarik urtean zehar egin ohi dituzten jarduera guztiak. Beren zeregin nagusia kontzientziazioa eta prebentzioa alorrak lantzea da, gure artean ugaritu egin den gaixotasunari aurre egiteko. Gure gizartean minbiziaren intzidentzia ugaritu bada ere sendatze eta bizirautean ere aurre egin dugu eraginkortasunean, kasu ugari sendatzen direla ahantzi behar ez dugularik. Egiten dituzten jarduera ugarien artean, besteak beste, urriko martxa herrikoia da azpimarragarri –jendetsu eta arrakastatsua oso izanagatik-; tabakorik gabeko, kolon eta ondeste afekzioak goiz antzemateko, bular edo azalaren minbiziaren edo eguzkitik azala babesteko komenigarritasunaren inguruko mahai informatiboak edo kanpainak. Horiek guztiak egiteko boluntarioen eskuak behar izaten dira: biorrikoak banatu, kartelak pegatu, testigantza eman eta antolaketan jardun, horiek guztiak finantzatzeko diru-sarrerak ahaztu gabe. Finantzazioaren harira ere hainbat ekimen egiten dituzte; itsulapikoekin kalera irten, loteria saldu, edo Gabonetako mahai-apaingarrien lehiaketa eta salmenta, esaterako. Eta bildutakoarekin gauzarik garrantzitsuena, dirua ikerketara eta gaixoen eta familien beharrei erantzutera bideratzea.

Maiatzaren 13ko igandean kalean izango dira itsulapikoekin, diru bilketaren beste edizio batean

Ermuko Toki-batzordeko kide eta aurpegi ezagun den, Angela Rabadanek ermuar guztioi ospakizunera eta kontzertura biltzeko deia luzatu digu “guztiok bat eginik ospakizun-jaia eta hogeigarren urteurrena partekatzeko, herriko pertsona, elkarte, talde, establezimendu, enpresa eta eragile asko emandako babesa eta laguntzarik gabe ez litzatekeelako posible izango”. Ermuarekin konpartitu eta gure eskerrona agertu nahi diegu guztiei, babes hori gabe ezingo genukeelako hainbeste gauza egin” erantsi du.

Ospakizun egitaraua goian esandakoaren irudi da, parte hartuko duten bi musika elkarteek doan datozelako, musu truk. Baita parrokia utzi duen eliza-batzordeak, Antzokia libre ez izanagatik. “Guztiei eta boluntario diren kide eta laguntzaileei bihotzez eskerrak ematen dizkiet,egiten duten lanagatik” gehituz.

Kideek erakusten duten konpromisoa horrelakoa da ‘musu trukakoa eta desinteresatua’, ‘boluntariotza’ hitzaren definizioak dioenari jarraituz orpoz-orpo. Boluntzariotza: komunitatearen alde beren erabakiz eta libreki lan egiten duen taldea da, beraien denbora, lana eta ezagutza emanez kolektiboaren mesedetan”.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean