Euskal ligara igo dute Errotabarriko kadete eta jubenilek

07.05.18
Kirolak

2018-19 denboraldian Euskal ligan jokatuko dute Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteko neska kadete eta jubenilek, igotzeko promozio fasean bikain aritu eta lehen sailkatuak izan ondoren. Talde biek Erkidego osoko ligaxkara aise bueltatuko dira, aurtengorako izan duten helburua bete eta gero. Biek ederto jokatu dute promozio faseko partidetan, azken sailkapenean pareko kide izan dituzten Bera Bera eta Erhialdea taldeetakoei gaindituz. Euskal Ligara bi talde igoko dira; herriko Errotabarri eta Donostiako Bera Bera. Ermua eta bertako udal kiroldegia promozio fase honen egoitza izan dira, ostiraletik igandera jokatutako partidetan anfitrioi izanik herriko eskubaloi kirol elkartea.

Kiroldegiko harmailak jendez beterik izan dira, zale nahiz jokalarien familia nahiz lagunez. Donostia eta Gasteizeko hiriburutik etorritako ugari izan dira eta, baita bertako ermuar piloa ere. Giro bikaina izan da, sanoa eta errespetuzkoa, talde bakoitzak bere zaletuen bultzada garrantzitsua jasoz. Errotabarrik otar eder eta ondo betetako bana zozketatu izan du egun bakoitzean. Kiroldegiaren kanpoaldean txosna ere jarri duelarik ikusle eta bertaratutako guztiek mokadutxoa jan eta zerbait edateko parada eskaintzeko.

Errotak lau partidetan hiru garaipen eta berdinketa lortu ditu

Emaitzak eta kadete mailako azken sailkapena:

  • Maiatzak 4, ostirala: Carpintería Baskongadas 20 – 32 Lacturale Bera Bera
  • Maiatzak 5, larunbata: Errotabarri Euskadi 28 – 18 Carpintería Baskongadas
  • Maiatzak 6, igandea: Lacturale Bera Bera 24 – 24 Errotabarri Euskadi

Emaitzak eta jubenil mailako azken sailkapena:

  • Maiatzak 4, ostirala: Consulting Alavés 16 – 45 Lacturale Bera Bera
  • Maiatzak 5, larunbata: Errotabarri Euskadi 28 – 9 Consulting Alavés
  • Maiatzak 6, igandea: Lacturale Bera Bera 26 – 29 Errotabarri Euskadi

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira