‘Rock & Roses’ argazki erakusketa Emakumeen Topalekuan

08.05.18
Berdintasuna

Unai Endemaño Barakaldoko argazkilariak Rock & Roses: Emakumean rockean erakusketa aurkezten du, musika estilo horretan emakumeak duen irudia aldarrikatzeko eta ikusarazteko helburua duen galeria, hain zuzen. Argazkiak ikusgai egongo dira hilabete osoan zehar Emakumeen Topalekuan.

Izan ere, zenbakiek argi hitz egiten dute: pop musikan emakumezko ugari egon arren, rockaren eta heavyaren industriak leku gutxi utzi dio andrazkoen sormen potentzialari.

Erakusketa honetan, zuzeneko kontzertuetako hogei argazkietan zehar, rockak emakumezko ahotsa dauka. Pentsatzera gonbidatzeko asmoa du, rocka berdintasuna aldarrikatzeko espazioa izatea galarazten duten oztopoak non dauden identifikatu ahal izateko. Izan ere, oztopoak daudela onartzea da horiek gainditzeko lehen urratsa.

Bertako nahiz nazioarteko taldeetako emakumeak aurkezten ditu erakusketa honek. Endemañok iruditan jasotako artistetako batzuk Blues Pills talde suediarreko Elin Larsson abeslaria, Arch Enemy taldeko Alissa White-Gluz kantari kanadarra edo Sinistro boskote portugaldarreko Patricia Andrade abeslaria dira. Euskal emakumeek ere badute lekua erakusketa honetan, eta bertan topatu ditzakegu Ursula Strong (Niña Coyote eta Chico Tornado) eta Virginia Fernández (Last Fair Deal) bateria-joleak edota Marilu Glez. Tudanca, estatu espainiarrean heavy metal talde baten buru izan den lehenengo emakumea.

Erakusketa ikusgai egongo da maiatzaren 31 arte, osteguna, Emakumeen Topalekuan, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara eta 16:30etik 20:00etara (ostiraletan izan ezik).

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.24
Sexu-aniztasunaren errespetuari buruzko sentsibilizazio-jarduerak ikastetxeetan

Berdintasun Sailak jarduera ludikoak antolatu ditu Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan; 'Emakumeak eta literatura LBT+ tituluko erakusketa jarri du eta ekainaren 28an gogoan hartukoeta liburutegiarekingida argitaratu du
Imagen
24.05.24
Pertsonak zaintzen dituzten profesionalentzako autozainketa-programa

Ermuak "Zaindu Zaitez" programa eskaintzen du, partikularren zaintzaren arloko emakume langileen autozaintza eta lan-osasuna sustatzeko. Izen-ematea zabalik
Imagen
03.05.24
Jendaurrean hitz egiteko ahalduntze eta konfiantza tailerra

Prestakuntza Emakumearen Topagunean emango da maiatzaren 8tik aurrera