Letras Gallegas calientan motores, para el cénit del programa festivo en el fin de semana

10.05.18
Kultura eta Gazteria

Ermuko Galiziako Etxeak asteburu honetan ospatuko du Letra Galiziarren hogeita hamalaugarren edizioa, eta ekimenez betetako programa aurkeztu du. Jardunaldi galiziar honen aurtengo edizioan M. Victoria Moreno Marquez idazle eta irakaslea omenduko da; zeina haur eta gazteen literatura landu zuen eta DBHko irakasle izan zen. Aurtengo edizio bezrezia eta borobila izango da, herriko zentroak mede urrena betetzen duelako.

Ostirala, larunbata eta igandea izango dira jai-egun nagusiak, baina Galiziako Etxeak aste osorako ekitaldi ezberdinak antolatu ditu. Esaterako, gaur osteguna, 19:30etik aurrera, chave txapelketa ospatuko da San Isidro kalean.

Festa ostiral arratsaldean hasiko da, maiatzak 11, 18:30etik aurrera San Isidro kalean olagarro saltokia zabalduko baita, olagarroa erosi eta dastatu ahal izateko. Postua asteburu osoan zehar izango da zabalik, eta bestelako galiziar produktuak erosteko aukera ere izango da. Gainera, etxeko txikienek Okin Zurin ostiraletik igandera abian izango diren barrakez gozatu ahalko dute.

Jarraian asteburu honetarako programa ikus dezakezue:

Maiatzak 11, ostirala

  • 18:30 Olagarro saltokia zabalduko da San Isidro kalean
  • 19:00 Galiziako bandera jarriko da udaletxean
  • 19:30 Gaita poteoa Ermuko kaleetan zehar Eibarko Galiziako Etxeko Os Galaicos taldearen eskutik
  • 23:00 Mar Rivero bakarlariaren kontzertua San Isidro kalean, Galiziako Etxearen aurrean

Maiatzak 12, larunbata

  • 11:30 Talde gonbidatuen kontzentrazioa Galiziako Etxean, eta Ermuko Txindurri eta Zumake eta Laudioko Espalladoiro taldeen desfilea Orbe Kardinala plazara
  • 12:00 Letra Galegoen XXXIV.  edizioaren aurkezpena.
  • 12:15 Talde gonbidatuen kantu eta dantza erakustaldia Orbe Kardinala plazan
  • 13:00 Lugoko Salsarena orkestraren bermut-saioko emanaldia Orbe Kardinala plazan
  • 14:00 Ohorezko ardoa Galiziar Zentroan eta Anduriña taldearen emanaldia San Isidro kalean
  • 15:00 Anaitasun bazkaria Galiziar Zentroan
  • 19:00-22:00 y 23:30-02:00 Salsarena orkestraren emanaldia Orbe Kardinala plazan. Etenaldietan Mar Rivero bakarlariak kanta batzuk abestuko ditu

Maiatzak 13, igandea

  • 11:30 Talde gonbidatuen kontzentrazioa Galiziako Etxean, eta Ermuko Txindurri, Extremadurako kultur etxeko Flor de Tomillo eta Iruñako Fillos de Breogan taldeen desfilea Orbe Kardinala plazara
  • 12:00 Kantu eta dantza erakustaldia Orbe Kardinala plazan
  • 12:00-13:00 Ohorezko ardoa parte-hartzaileentzat Galiziar Zentroan
  • 13:00-14:00 Salsarena orkestraren bermut-saioko emanaldia Orbe kardinalaren plazan
  • 14:00 Fillos de Breogan taldearen emanaldia San Isidro kalean
  • 19:00-22:00 Salsarena orkestraren azken emanaldia Orbe Kardinala plazan

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita