Zabalik euskarazko udalekuetan aurre-inskripzioa egiteko epea, zeinak 250 plaza eskaintzen dituen

15.05.18
Euskara

Gaurtik eta aste betez -15etik 22ra, biak barne- irekita izanen dugu euskarazko jarduera eta udalekuetan aurre-inskripzioa egiteko epea. Ez da epez kanpoko eskaera bat bera ere onartuko. Seme-alabak aurre-inskribatzen dituzten familiek, 23. Ordenantzak arautzen duen tasa ordaindu beharko dute ezarritako epean eta, horrela egin ezean, uko eginen dutela ulertu eta eskubidea galdu egingo dute. Jarduera udalak antolatzen du udal euskara zerbitzuaren bidez eta ‘Antxitxiketan’ aisialdiko taldeak kudeatzen du, lehiaketa bidez horri esleitu baitzitzaion 2020 urtera arte.

Inskripzioa Lehen Hezkuntzako ikasleriari zuzentzen zaio, 6 urtetik 12ra bitartekoentzat eta LHko 1.etik 6. mailarako ikasleentzat. Ermuak berrehun eta berrogeita hamar (250) plaza eskaintzen dira bertan erroldaturikoentzat, kopuru horren %4a gehienez ere, elkartasun programen barne familia ermuarretan daudenentzat izango direlarik. Plaza kopurua baino eskaera gehiago izaten badira, eskariak barematu egingo dira, gizarte eta elkartasun irizpide batetik, diru-sarrera eta oporrak izateko posibilitate urrienak dituzten familiek parte hartzeko aukera gehiago izan ditzaten.

Tokiak esleitzeko irizpideak herritarren informazio orrian jasota daude eta ondorengoak dira:

  • Ermuan erroldaturiko haurrek lehenetsiko dira.
  • Ermuarren artean, baliabide mugatuak dituztenak, urteko 14.000€ azpitiko diru-sarrerak dituzten familia-unitateak.
  • Onarturiko titular eta ordezkoen zerrendek hurrenkera ordena adieraziko dute. Hala eta guzti, eskaerak plazak baino gehiago badira, inskribatutakoen artean zozketa egingo da.

Udalekuek hainbat helburu dituzte; linguistikoei dagokienez ondorengoak dira nagusiak: partaideei euskaraz mintzatzeko gunea eskaintzea; eskolaren eta hizkuntzaren arteko derrigortasun lotura gainditzea, bizitzako atal guztien erabiltzekoa dela agerian jartzea –aisialdian, jolasean, sozializazioan eta abar-. Neskato/mutikoaren garapen integrala, baloreetan hezi, ondokoa nahiz ingurumena errespetatzea, Ermua eta Euskadiko kultur elementuen ezagutza bultzatzea. Eta gurasoen kasuan, lana eta familia uztartzeko aukerak erraztea.

Ermuan dugun aukera zabala da: udalaren Kirolaz Blai eta udaleku teknologikoak; Foru Aldundiarenak, oso erroturik dauden banketxearenak, bertako bi akademienak, kirol elkarteenak, gimnasio batek proposatutakoak, eta abar…

Aurre-inskripzioaren irekierak hainbat hauts harrotu ditu, partikular batzuk sare sozialetan publikoki “umerik kanpo gera ez dadin kexak eta idatziak aurkezteko” eskatu baitute. Alorreko zinegotzi eskudun Beatriz Gamiz, horrelako “eskaerak” baztergarri direla iritzi dio, “urte baten ere ez dugulako inor kanpo utzi eta endredatzeko asmoa dagoela ematen duelako. Jarduera neurriratzeko eta ekonomikoki zuzkitzeko baldintzak aski ezagunak eta iaz jarritakoak dira, azken hamarkadako garapena aztertu ondoren”. Gaur goizean, Gai-orokorren batzorde informatiboan esan duenez, “udalek ohikoa dute gehienezko kopuru bat ezartzea eta horren adibideak ditugu ondokoak: Durangon 300 plaza; Santurtzin 270 leku, Eibarren 350; Galdakaon 550ean dago muga eta Bermeon 40 tokitan” azalduz. “Lehenengo laurak Ermuko biztanleria baino askoz gehiago badute ere”, gehitu du, hortaz “Ermuan jarri dugun muga zentzuzkotzat jo eta, zerbitzua bikaina dela” erantsiz.

Gamizek datorren astean gaiaz berriz mintzatzeko eta azken urteetako nahiz hurrengo zazpi egunetan erregistratutako inskripzio eta datuak aztertzeko konpromisoa gain hartu du.

Batzordeko akta digitala prest izango dugu bi egun barru.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik