Euskal Liburu eta disko azoka jada zabalik, lau egunez igandera artean

17.05.18
Euskara

Euskal Liburu eta Disko Azokaren XXVI. edizioa abian da. Ermuko Udalak eta Euskadiko Liburu Ganbarak sustatu eta antolaturiko ekimenak gaurtik igandera bitartean goza ahal izango dugu. Lau egunetan zehar, merkatuan dauden azken nobedadeak ikusteko eta horietaz gozatzeko aukera izanen dugu. Erosketan %10eko deskontua izango dugula ahantzi gabe.

Azokak aurten ere, musika eta liburugintzari lotutako hainbat ekitaldi antolatuko dira. Horrela, maiatzaren 22ra arte luzatuko den egitarau erakargarria osatu da, non ipuin kontalariak eta musikarien bisitak izango diren.

Azoka ofizialki gaur zabaldu da, goizeko 11:00etan, herriko ikastetxeetako ikasleen bisitekin. Ikasleek jolasen eta galderen bitartez azoka ezagutzeko eta bertan parte hartzeko aukera izan dute. Bestalde, bihar arratsaldean, 19:00etatik aurrera Iñaki Carretero ipuin kontalariaren saioa izango dugu. Azoka igandean amaituko da, maiatzaren 20an, 21:00etan, eta ordura arte, honako ordutegia izango dugu:

  • Osteguna 17 eta ostirala 18: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era
  • Larunbata 19 eta igandea 20: 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara

Azokak irauten duen bitartean, merkatuko azken nobedadeak eta gehien saldutako liburu eta diskoak ikusi eta erosi ahalko dira. Gainera, liburu guztiek %10eko deskontua izango dute.

Ermuan Bagarak ere bere tartea izango du azokan, Euskaraldiaren inguruko informazioa eskaintzeko, elkartearen kamisetak eta koadernoak eskuratzeko eta Belarriprest/Ahobizi figuraren nondik norakoen berri izateko.

Azoka igandean itxiko bada ere, egitaraua hurrengo astean zehar ere garatuko da: asteartean, maiatzak 22, La Basu rap abeslaria izango dugu gure artean, bere ibilbidearen eta etorkizuneko erronken inguruan mintzatzeko. Doako solasaldi hori Lobiano Kulturgunean burutuko da 19:15etik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko