Ermuko dendariek Gau Irekia ospatuko dute larunbat honetan

18.05.18
Gizartea

Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak (EMOE) merkataritzaren, aisiaren eta kulturaren Gaua Zabalik ekimenaren edizio berri bat antolatu du larunbat honetarako, maiatzak 19. 18 establezimenduk parte hartuko dute herria argiz eta kolorez apainduko duen egitasmo honetan.

Gau Irekia 20:00etan hasiko da Dejate Querer Berria tabernako chill out terraza irekitzearekin batera, Zubiaurre kalean. 02:00ak arte zabalik egongo da terraza, eta bertatik gozatu ahalko da 21:30etik 00:30era Orbe Kardinala plazan egingo den haurrentzako zirku tailerraz. Jarraian, 23:00etatik aurrera, udaberriko ikuskizuna hasiko da.

Bestalde, edizio honetan parte hartuko duten dendek 22:00etatik 01:30era zabalduko dituzte euren ateak. Honakoak izango dira:

  • 7 colores
  • Zapatxiki
  • Vintage
  • Nane
  • Moda Gemma
  • Sferico
  • Calzados Eva
  • Kokko
  • Mañe
  • Izarbi
  • Guipur
  • Gauzak
  • Angela
  • Optika Itze
  • Juana Mari
  • Izagirre

Gainera, Giroa tabernak ere parte hartuko du ekimenean, eta bertan afaltzen duten pertsona guztien artean milaka sari banatuko ditu.

Gaua Zabalik Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak (EMOE) antolatutako egitasmoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Ermuko Udalaren laguntza jasotzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26