Ermuko Txirrindulari Eskolako gazteek emaitza onak lortu dituzte

18.05.18
Kirolak

Ermuko Txirrindulari Eskolan dauden gazteek kirolari moduan hasten eta ikasten jarraitzen dute. Aurreko asteburuan bina probatan hartu zuten parte, bietan ere emaitza onak lortuz. Izan ere, 6 txirrindulari gazteek podiumera igotzeko eskubidea lortu baitzuten.

Asteburuan jokatu izan da txirrindularitzako Bizkaiko Txapelketa errepidean, agerian jarri du Ermuko Txirrindulari Taldeko gaztetxoek etorkizuna oparoa izan dezaketela. Gazte eta 2. urteko mutikoen mailan Aimar Galdos Alonso txapeldun izan zen, bigarren urtez jarraian lehen postuan zeharkatu zuen helmuga. Neskatoetan, Ixone Viñambres postu bera lortu eta txapeldunorde izan zen, helmugan bigarren sartu eta gero. Oier Moral eta Iñigo Gaston ermuarrek ere ondo ibili ziren, sailkapenean polito geratuz. Julen Pelaezek, aldiz amore eman behar izan zuen, irteeratik abiatu eta kilometro gutxitara katea hautsi ondoren. Erretiratu behar izan zuen.

Lasterketa Berangon korritu zen. Gazteek karrerari goizeko 10 eta erdietan hasiera eman zioten. Hiri barruko zirkuitua zen eta 3 km eta 300 metroko luzera zuen, txirrindularriek horri lau itzuli eman behar zizkiotelarik, guztira 19,800 km betez. Ibilbide horretan 600 metroko gailurra zegoen eta horrek lasterketa gogortu egin zuen. Karrera normaltasunez hasi eta joan zen, tropela asko zatikatuz minutuak eta metroak aurrera egin ahala. Ibilbideko sei itzulien ostean Aimar Galdos lehen postuan zeharkatu zuen helmuga, eta Ixone Viñambres kidea bigarrenean.

Bezperan, Arrigorrian Bizkaiko gymkana jokatu izan zen. Ermuko Eskolak sei txirrindulari gazte eraman zituen eta erdiak podiumean izatea lortu zuten. Bigarren urteko infatiletan, Ixone Viñambres bigarren geratu zen. Aldiz, bere kide Izaro Oliveira 1ngo urteko nesken artean lehena amaitu zuen, eta Oier Moral ermuarra, lehen urteko infantilen artean hirugarrena bukatu zuen. Hortaz, hiru podio aipagarri. Gainerako kideek, ondo ibili eta lehiatu ziren arren, atzerago sartu ziren helmugan, maila altu eta paretsua izan zelako. Hurrengoan beharko du izan. Zorionak guztioi!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da