‘Kirolaz Blai’ programarako inskripzioak: 6tik 12ra neskato-mutikoentzat eta 13 urtetik 18rako gazteentzat

21.05.18
Kirolak

Ermuko UKEk ‘Kirolaz Blai’ udako ekimena abiarazi du hamazortzigarren urtez jarraian. Edizioko nobedade behinena 6 utetik 12ra bitartekoentzat abentura anitzeko programa eta 13tik 18ra arteko gazteentzat kirolekoak proposatzen dituela. Abenturan eta kirolean 80 leku izango dira, igeriketa ikastarokoez gain. Parte hartzeko interesa izan dezaketen familiek bihartik –maiatzaren 22tik- hasita eta ekainaren 20ra arte inskripzioak egiteko aukera izango dute, M.A. Blanco kiroldegiaren harrera gunean.

Miguel Ledesma Kirol zinegotziak eta UKEko presidenteordeak azaldu duenez, “arrazoi bategatik zein besteagatik uztailean Ermuan gelditzen diren gurasoen familia eta lan bizitza uztartzea posible egitea bilatzen du ekimenak, euren seme-alabei jarduera fisikoan eta jolasetan oinarritzen den aisialdirako alternatiba eskainiz”.

Ekimenak hiru jarduera ezberdin hartzen ditu bere baitan: alde batetik, “abentura anitzak”, astelehenetik ostegunera bitartean ekintzez osoturiko 3 aste; bestetik, “Igeriketako trinko edo intentsiboak”, igeriketa estiloak ikasteko eta hobetzeko; eta, azkenik, “Gazte Kirola”.

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (gutxienez Lehen Hezkuntzako lehen maila gaindituta) zuzenduriko programa da “Multiabentura 2018”, eta umeen aisialdi garaian kirola eta jarduera fisiko dibertigarriak bultzatuz esparru anitza eta ludikoa eskaintzea du helburu. Jarduerak uztailaren 2tik 19ra artean burutuko dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara; ostegunetan, baina, irteerak egingo dira eta 09:30etik 18:00etara.

“Igeriketako Ikastaro Trinkoak–Uda 2018” programa, aldiz, bi helbururekin eratzen da; alde batetik, ahalik eta ermuar gehienak igeri egiteko oinarrizko teknika bereganatzea edo hobetzea eta, bestetik, parte-hartzaileen bizi-kalitatearen hobekuntzan eragina duen eta osasun-higieneari dagozkion ohiturak lortzea baimenduko duen oinarrizko abilezia motorrak ezartzea. Era berean, norbanakoaren aisialdi eta astialdi garaian, kirola eta dibertimenduzko jarduera fisikoaren bitartez anitza eta ludikoa den esparrua eskaintzen da.

20 saio izango dira guztira, eguneroko eduki pedagogiko eta didaktikoetan sakontzeko eta ikasitakoa era intentsibo batean burutu ahal izateko. Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean. 3 eta 4 urte bitarteko haurrentzat zuzenduriko 0 mailako ikastaroak, ordea, astelehenetan eta asteazkenetan izango dira. 2 urteko haurrentzako 0 mailako igeriketa ikastaroak ere asteko egun guztietan izan beharrean, astearteetan eta ostegunetan egingo dira, hurrenez hurren.

Kirolez lepo datozen oporrak Ermuan

Miguelk azaldu duenez, “aurten Multiabenturan parte hartzen dutenek igerilekuko jokoak, padela, minisaskibaloia, minieskubaloia, aretoko hockeya, txiki dantza, eskupilota, beisbola, yoga eta beste hainbat ekintza burutzeko aukera izango dute. Gainera, hiru txango antolatu dira: Gamiz Fikara trekking txikia egin eta udal igerilekuetan bainua hartzera; Gorlizeko Ermua menditik paseotxoa eta hondartza jolasak, eta Sopelako hondartzan surfeko hastapen ikastaroa”.

Era berean, “13 eta 18 urte bitarteko gazteei aukera osasungarri, aktibo eta kirolaria eskaintzeko Gazte Kirola kanpaina jarriko abian uztailean zehar Ermuan bertan”. Kanpaina honek Geocatching, Padel edo Sopelako hondartzan surf ikastaroa egitea bezalako ekintzak egitea eskaintzen du.

Jarduerek honako prezioak izango dituzte:

Multiabentura 2018:

  • Abonatuak: 88,10 euro
  • Abonatugabeak: 127,90 euro

Igeriketako Ikastaro Trinkoak (0 mailakoak):

  • Abonatuak: 42,25 euro
  • Abonatugabeak: 65,55 euro

Igeriketako Ikastaro Trinkoak (1 mailatik aurrera):

  • Abonatuak: 57,95 euro
  • Abonatugabeak: 105,15 euro

Gazte Kirola

  • Abonatuak: 57,95 euro.
  • Abonatugabeak: 105,15 euro.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik