2019ko udaberrian Tren geltoki berria izango dugu Ermuan
Trenbidea 1.500 metro bikoiztuz, fidagarritasuna eta segurtasuna irabaziko du trenak eta ibilbidea bi minututan murriztuko
San Antoniotik Gipuzkoa Etorbidera arteko bizilagunen bizi-kalitatea hobetuko da, zarata eta trenaren afekzioak gutxitzean
30 milioi euroko inbertsio duten lanak azken fasean sartu dira
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburu Arantxa Tapiak iragarri duenez, Ermuko tren geltoki berria datorren urteko urtarrilean hasiko da zerbitzua ematen. Geltokiarekin batera, N-634 errepidearen gaineko bide-zubi berria eta ondoko tunela ere estreinatuko dira, Bilbo-Donostia trenbide linean 1.500 metro hartuko dituen zatian. Dena bukatzeko urbanizazio lanak errematatzea, eta osorik prest horiek datorren udaberrian egongo da.
Tapiak herriko alkate Totorikarekin batera, herriko trenbide saihesbidearen lanen barruan dagoen Ermuko tunelaren bi aldeen kale edo bat egite ekitaldira etorri denean egin du iragarpena. Ekitaldi horretan Antonio Aiz Azpiegitura Sailburuordeak eta Aitor Garitano eta Imanol Leza ETSko eta Euskotreneko zuzendari nagusiek ere hartu dute parte.
Kilometro bateko luzera duen tunel berriaren kalea edo bat egitea
Argi izpia ikusten hasi gara, tunel barruan nahiz obraren azken txanpari dagokionean. Lanei esker nabarmen hobetuko dira Ermuko joan-etorriak trenbidez, azpiegitura XIX. Mendean egin zenetik gaurko XXI. Mendera jauzi egiteraino. Egungo ibilbidea izugarri hobetuko da kilometro bateko luzera duen tunelarenari esker trenek izpilla guneko mendi azpitik joango baitira Eitza auzoraino, etxeen albotik pasa gabe. Hormaren kalea edo bat egitea, Ermua iparraldeko –San Antonioko- sarreratik ehun metrora eta Eitzako hegoaldeko sarreratik 900 metrora egin da. Tunela osorik zulatuta dago, eta baita barnean trenbideko operazioak errazteko 120 metroko beste bat ere. Ermutik sartu eta azken ehun metroak,hormigoiztatuta daude jadanik egina dute behin betiko estaldura.
Trenbide bikoitzeko trazatu berriak 1.500 metroko luzera du. Hasiera Zaldibarko Eitza auzoaren inguruan du –Bilbotik Donostiarako noranzkoan-, eta ia osorik joango da tunel barruko ibilbidea duen saihesbidetik (1.025 metroko luzerakoa), Ermuko sarreraraino. Bertan, N-634 errepidea gurutzatuko du 40 metroko luzerako bide-zubi baten bitartez, geltoki berrira iritsi aurretik. Segidan, egungo trenbidearekin bat egingo du berriro, Izelaieta kaleko azpialdeko igarobidearen aurretik. Obrari esker, Oletxeko trenbide-pasagunea kendu ahal izango da.
Tunelaren ahotik, N-634 errepidea gainditzeaz gain, kristalezko estalkia duen nasaren parte bat jasoko duen bide-zubia ikusteko aukera dugu. Zutabeak eta estriboak egin ostean, une honetan taulategiaren muntaketa lanak egiten ari dira Euskal Trenbide Sarearen esleipendunak, ondoren enkofratua eta hormigoiarekin jarraitzeko.
Geltokia altueran egongo da eta bi erreien erdian 80 metro luzeko nasa izango
Geltoki berriari dagokionez, oso fase aurreratuan dago. Barrualdeko horma eta banaketa amaituta dago, eta hasi dira jadanik estaldura, zoladura, iturgintza eta barne arotzeria lanak. Bide-zubian hormigoia botatzeko eta tunela estaltzeko lanak amaitu ondoren, instalazio elektromekaniko, seinaleztapen, komunikazio… lanei ekingo zaie.
Obrei esker, geltoki moderno eta irisgarria izango du Ermuak, erdian 80 metro luze den nasa izanik. Halaber, irisgarritasun eta segurtasun gehiago izango da, lehenagokoa kurban zegoelako eta unitateetatik nasara zegoen tartea handiagoa zelako.
Horrez gain, geltoki berria eraikitzeko lanei esker, orain arte eskailera eta igogailu bitartez lotuta egon diren Valdespinako parkea eta N-634 errepidearen ondoko plaza bereizten dituen trenbideko ezponda kendu ahal izango da. Etorkizunean, aisiako bi leku horien lotura pertsona guztientzako irisgarria izango da, inolako mugarik gabe, azpialdeko igarobideari esker.
Ibilbidea 2 minututan murriztuko eta ermuarrok onurak jasango ditugu
Obratik paseatu eta kale edo bat egite ekitaldiaren ondoren, Arantxa Tapia pozik agertu da lanen aurrerapena ikusita. Lanek 30 milioi euroko kostua dute (obra zibila eta instalazioak barne), eta martxan jartzen denean azpiegitura berriak ekarriko dituen onurak azpimarratu ditu. “Gehien bat tunelean joango den trazatu berriari esker Ermuko biztanle askori eragindako eragozpenak desagerraraziko dira eta, horrez gain, ibilbidea egiteko denbora bi minututan murriztuko da”, adierazi du. Halaber, sailburuak gehitu duenez, trenbidearen bikoizketak “zerbitzuaren segurtasuna eta fidagarritasuna hobetzen” lagunduko du. Azpimarratutako beste puntu bat, “geltoki berriaren ingurune osoak hirigintzaren eta irisgarritasunaren aldetik izango duen hobekuntza” izan da. Tapia sailburuak gogoan eduki zituen ermuarrak oro har eta bereziki obra inguruko zonaldeko bizilagunak, guztiei eskertuz guztion onerako eta talde garapenerako diren lanek eragin dizkieten deserosotasun nahiz eragozpenak pazientziaz jasan dituztelako.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da