Aitor Hernández garaile XCOko Euskadiko Txapelketan

04.06.18
Kirolak

Specialized-Ermua Impulso taldeko Aitor Hernández txirrindulari ermuarrak Cross Countryko (XCO) Euskadiko Txapela eskuratu du larunbat honetan, ekainak 2, Urretxun (Gipuzkoa) lehiatu den proban garaipena lortzean.

Euskadiko mountain bike Txapelketa zailtasun tekniko handiko zirkuituan lehiatu da, pilatutako lokatza kantitate handia dela eta. Hernández izan da bizkorrena 4.870 metro luzeko pistan, Javier Ruiz de Larrinagaren eta Álex Ordeñanaren aurretik.

“Euskadiko Txapelketa beti helburu nagusietako bat izaten da XCO (Cross Country) denboraldian, beraz, garaipena lortu izanaz oso gustura nago”, azaldu du Aitor Hernándezek proba amaitu ostean. “Lasterketa oso gogorra izan da, zirkuitu ikusgarri eta makala izan baita lokatzaz betea zegoelako. Baina oso polita izan da, era berean, alderdi guztietan. Igoera oso luzea eta jaitsiera oso tekniko eta irristakorra ditu pistak; zati bat oinez ere egin behar izan dugu. Beraz, guztia oso gogorra izan da”.

Ziklokross denboraldira begira, prestaketa lanen azken txanpan sartu da jada Hernández. “Orain gelditzen diren BTT lasterketetan motoreak berotzen joatea baino ez da falta ziklokrossari ekin aurretik. Denboraldia oraindik urrun dagoela dirudien arren, falta diren hilabeteak ziztu bizian pasatuko dira, eta prest egon behar dugu”, azaldu du.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira