Txirrindularitzako infantilen Espainiako Txapelketa korrituko du Aimar Galdos gazteak

04.06.18
Kirolak

Txirrindularitza denboraldian buru-belarri sartuta gaude, eguraldiak askorik lagundu ez arren. Ermuko Txirrindularien Eskolako kideak gelditu gabe dabiltza, aste bukaeratan antolatzen diren probetan parte hartzen, ugari eta nonahi izaten baitira. Aurreko astean Arrasaten izan ziren, emaitza onak izenik eta dituzten dohainak agerian utziz. Aimar Galdosen asteburu bikain bi egin ditu. Orain zortzi egun atzera podiumera igotzea lortu baitzuen eta, azkenengoan baita ere. Arrasaten jokatutako gymkanan txapeldun orde izan zen eta rutako lasterketan hirugarren. Ermutik joandako guztiek ondo ibili ziren eta joandako taldea atseginez bueltatu zen etxera, kirolariek gogotik lan egin zutelako, guztia eman eta husteraino.

Atzoko igandean Mungian egon ziren. Kirolari gutxi batzuk besterik joan ez ziren arren, bidatu zirenak gozatu egin zuten, Ermuko txirrindulariaren izena leku oso onean jarrita. Aimar beste bhin podiumera igo zen, mugan lehena sartu ondoren. Ixone eta Oierrek ere, saria jaso zuten, bakoitza bere mailan, bigarren sailkatuak izan eta gero.

Aimar Galdosek Espainiako txapelketa korrituko du Euskadirekin

Aimar Galdos Alonso ondo dabil astero, hainbat lasterketetan emaitza onak lortuta, erregulartasunez. Horregatik, Euskadiko hautatzailearen deia jaso du, uztailean Galizian jokatuko den Espainiako Txapelketan Euskadiko taldekide izan dadin. Ermuarra hautatutako infantil taldeko kide izango da eta Orense probintziako Maceda eta Baños de Molgas herrian, uztailaren 6tik 8ra bitartean korrituko den proban parte hartuko. Hautatua izana ilusio handia egin dio Aimarri, hortaz gogotik lanean jarraituko du, sasoirik onenean iristeko eta emaitzarik onena egin ahal izateko esperantzaz. Zorte on!

Azpian azken asteburuetako probetan hartutako argazki bilduma lagatzen dizuegu. Irudiak Loli Royrenak dira, autorearenak eta guri utzi digunak.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira