Santixauetan saltoki ibiltariak jarri ahal izateko baimenak esleitu ditu Udalak

05.06.18
Kultura eta Gazteria

Gero eta gutxiago falta da 2018ko Santixau jaietarako, hilabete eta erdi barru kolorez eta festaz beteko baitute gure herria. Hori horrela, Ermuko Udalak jada esleitu ditu kaleetan mota ezberdinetako artikuluak salduko dituzten hogeita hamar postutik gora.

Erakunde honek herriko jaietan zehar produktu ezberdinak saldu ahal izateko 70 eskaeratik gora jaso ditu. Baldintzak betetzen zituztela bermatu eta zozketa egin ostean, azkenean 33 postuk izango dute lekua Ermuko kaleetan. Batez ere San Pelaion, Zubiaurren, Probalekun eta Baldespina Markesa kaleetan kokatuko dira saltokiak. Gehienek denetariko artikuluak edo produktu jakinak salduko dituzte; batek, aldiz, argazkiak aterako ditu.

Tipologiaren arabera, era honetara banatuta geldituko dira postuak:

  • 12 postu denetariko artikuluak saltzeko
  • 4 postu bisuteria eta bitxiak saltzeko
  • 2 saltoki larruzko artisau-lanentzat
  • Postu bat zeramika edota beirazko artisau-lanentzat
  • Saltoki bat forja edota metalezko artisau-lanentzat
  • Jostailu eta jolasak saltzeko 2 postu
  • 10 postu arropa eta osagarriak saltzeko
  • Argazkilaritza postu bat

Onartutako eskaeren zerrenda uzten dizuegu, aurretiaz Udalaren webguneko iragarki-ohol digitalean eskegita egon dena.

Onartutako postuen zerrenda

Esleipendunek ekainaren 25era arteko epea izango dute beharrezko dokumentazioa aurkeztu eta bide publikoa okupatzeagatiko tasa ordaintzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian