Hautatu da 2018ko Santixauak iragarriko dituen kartela

06.06.18
Kultura eta Gazteria

Rubén Lucas Garcia, 43 urteko diseinatzaile grafikoaren eta Torreagüerako (Murtzia) bizilagunaren obrak iragarriko ditu aurtengo Santixau jai nagusien kartela. Bart arratsean, berretsi zuen Jai Batzordeak epaimahai kalifikatzailearen proposamena. Egileak 600€ko saria jasoko ditu. Murtziarra ezaguna dugu ermuan, iazko eta 2015eko edizioetan ere garaile suertatu zelako. Ermuan deitzen ditugun lehiaketara sarri aurkezten da eta 2016. urtean Martxoaren 8ko kartel lehiaketako garailea izan zen “Kontzeptuak” obrarekin.

Rubén Lucasek aurkeztu duen proposamenari dagokionez esan dezakegu ordenagailuz egindako irudi figuratiboa dela, bere osagai nagusien artean ura eta izarra  daudelrik. Horren oinarri Ermuan ezaugarri ditugun kupulak -udaletxea eta Santiago elizarena- jasotzen ditu, eta kolore anitzetan 2018ko Santixauak esaldia kolore anitzetan.

Jai Batzordea osatzen duten pertsonek aukeratu zuten obra irabazlea bart -ekainaren 5ean- egindako batzarrean.

Santixau jaiak, betiko legez, uztailaren 24tik 27ra bitartean ospatuko ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita