Ingumenaren Europako saria jaso du Izarran dagoen ‘Rebattery’ enpresak

07.06.18
Ekonomi Sustapena

Mota guztietako bateriak berregokitzera dedikatzen den laborategi proiektua da, 2008an eratutakoa

Benjamin Ballesteros sortzaileak jaso du Felipe VI.ak emandako saria

Energy Revival, S.M.ak, Ermuko Izarra Centren egoitza duena eta ‘Rebattery’ marka komertzialaz ezaguna dena, Ingurumenaren Europako saria jaso zuen atzo, mota guztietako bateriak berregokitu eta birmanufakturatzeko patentatua duten prozesua aintzat hartuta. Benja Ballesteros sortzaileak jaso zuen atzokoan saria Felipe VI. Erregearengandik eta funtziotan zegoen Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Isabel García Tejerina ministroaren aurrean.

Rebatteryk ingurumena kudeatzeko duen sistema berria aintzat hartzen du sariak, enpresak berreskuratze prozesuan ingurumenean uzten duen aztarnaren kalkulua txertatu duelako, Nazio Batuak 2030eko agendan jasotzen dituen Garapen Jasangarrirako helburuek diotenarekin bat. Saria jaso ondoren Benja Ballesterosek honakoa adierazi zuen: “Ingurumenak ez gaitu gu gizakiok behar, alderantziz, gu gara ingurumenaren premia dugunak, hortaz, produktu ekologikoa jasangarria behar du izan, aberastasuna eta enplegua sortu ahal izateko”.

‘Rebattery’ markaren sortzaileak azaldu zuenez taldeak bere egin eta estrategian txertatu duela ingurumenaren kudeaketa, nazioarteko erreferentea izateraino. “Gure eredua talde osoarentzat komuna da eta bi ezaugarri nagusi ditu: Nazio Batuek ezarritako helburuak zorrozki jarraitzea eta enpresak ingurumenean uzten duen aztarna neurtzeko sistema konplexu bat garatu eta jarraitzea. Sistema horren bidez zertifikazio bat lortu genuelarik, aitzindariak izanik mota guztietako bateriak berreskuratzen eta egokitzeko alorrean” azpimarratuz.

1987a geroztik eta bi urterik behin Ingurumenaren Europako sarien deialdia eginen du Europako Batzordeak, negozioen bideragarritasun ekonomikoa eta ingurumenaren babesa uztartzen duten enpresen ahalegina aintzat hartzeko. Espainian sariak Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak kudeatzen ditu, dauden kategoriak ondokoak direlarik: kudeaketa, produktu edo zerbitzua, prozesua eta nazioarteko enpresen elkarlana. Horrez gain, bosgarren berezi bat ere badago, enpresa eta biodibertsitatearena.

Rebatteryk bere estrategian txartatu ditu Garapen Jasangarriaren Helburuak, prozesuen bizitza-zikloaren analisiari esker. Jomuga dituen helburu nagusiak bi dira: 7.a (energia eskuragarri eta ez kutsagarria) eta 13.a (klimaren aldeko jarduna), nahiz gainerako helburu guztietan ere laguntzen duen.

Enpresak ingurumenean uzten duen aztarna neurtzen du hiri helburu betetzeko: jardueraren bizitza zikloa aztertzeko, eraginak identifikatu eta horiek gutxitzen laguntzen duten ekintzak lehenesteko; ingurumenarekiko arriskuak gutxitu eta aukerak optimizatzea, talde osoarentzat den metodologi bateratua erabiliaz. Azkenik, gardentasuna sendotzea eta, baita, interesa izan dezaketen taldeekiko komunikazioa ere.

Bateriak beren bizitzaren amaieran kudeatzeko eta berrerabiltzeko kudeaketan ziurtagiria lortu zuen lehena izan zen ‘Rebattery’ enpresa, 2017an. Horri esker, zerbitzu eta berreskuratze prozesuetan egoki jokatzen duela aitortzen duten R12 eta R13 ziurtagiriak ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren