634 errepidetik Uretako ordainsari gunearekin lotuko duen Hegoaldeko saihesbidearen lanek aurrera jarraitzen dute
Sallabente-Eitza 634 errepidetik Areition dagoen Uretako ordainsari gunearekin lotuko duen Ermuko Hegoaldeko saihesbidea bukatzeko azken zatiko lanek aurrera jarraitzen dute, erritmoz. Lanen esleipendun den Ermu Aldi Baterako Enpresa-elkarteak (ABEEk) aurreikusitakoari eta Bizkaiko Foru Diputatuak esandakoari jarraiki lanen erdietan edo ekuatorean izango gara, udaren azkenerako zabaltzea espero dutela esan baitzuten. AP8ko autobidearen Uretamendiko ordainsari gune berria irekitzen zela iragarri eta aurkeztu zen egunean –urtarrilaren 9an- Unai Rementeriak honako adierazpenak egin zituen: “irekitzearekin obraren lehen fasea bukatzen dugu eta proiektuaren azken txanpan sartzen gara buru-belarri. 2018 hasteko modu hobeagorik ez da egon. Bihar bertan ekingo diogu bigarren fasea bultzatzeari Eibarko saihesbidearen lotu ahal izateko. Aurreikusten dugu uda amaierako prest eta amaituta izango dugula”. Hori horrela, urrirako gutxi gorabehera.
Lanak aurreikusi bezala betetzen ari dira. Bilbotik Ermura sartzeko lehen erabiltzen genuen erreia lurrez bete eta estali da, halaber Donostiako norabidetik Ermura sartzeko errei zaharrean eta herritik Bilbora joateko erabiltzen genuenean harri-lubetak egiten dihardute autobide azpitik pasatzen ginen zonaldearen ezker-eskuinean. Lur-higidurak eta lur-erauzketak egiten jarraitzen dute, zati horren erreiak egiteko, Eibarko saihesbidearekin lotuko den errotondara iristeko. Halaber, kofratze lanak ere eginen dihardute.
Eraikitzen ari diren bide zatiak 700 metroko luzera du. Ureta menditik ezkerretara hartu eta Eibarko saihesbideraino eramango gaituen errepide horren hiru errei izango ditu, bat jaisteko eta Donostiara noranzkoan eta besti bi gorantz Bilborako norabidean. Ureta mendi Hegoko zonalde eta biribilgunetik, ibilbidea beherantz doa Beko errekako ibarretik, AP-8 autopistaren paraleloan Sallabenteko biribilgunearekin lotu arte; Eibarko saihesbidearekin bat egingo duen puntuan Gipuzkoako Foru Aldundia egindako puntura. Lanak egiten ari dira bukatu gabe utzitako zubi eta bidearekin bat egiten den lekuan –Eitzan- eta itxitako ordainsari gunean, Gurutze Gorriko egoitzaren inguruan eta auzoko baseliza atzetik errotondara arte.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da