Abian da Perretxikoen inguruko Argazki Lehiaketa

11.06.18
Gizartea

Urriaren erdialdera arte zabalik egongo da ekimena, eta Ermuko Mikologia Jardunaldien barne dago

Ermuko Mikologiaren Lagunak elkarteak Jardunaldi Mikologikoen edizio berri bat antolatu du urriaren amaierarako. Ekimen honen helburu nagusia perretxikoen eta onddoen inguruko ezagutza zabaltzea, ingurumena errespetatzea eta kirola eta jarduera fisikoa bultzatzea da.

Aurreko urteetan bezala, Mikologiaren Lagunek perretxikoei buruzko argazki lehiaketa antolatu dute. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta gai nagusia askomizeto onddoak edo Ascomycotak izango dira. Lehiaketa zabalik dago jada, eta aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da, astelehena.

Espainian bizi diren pertsona guztiek parte hartu dezakete ekimen honetan, eta guztira 950 euro banatuko dira saritan: 450 lehen sailkatuarentzat, 300 bigarrenarentzat eta 200 hirugarrenarentzat. Gainera, hiru sarituek Ángel Gil artista ermuarrak egindako garaikur bana jasoko dute, Ascomycota itxurakoa.

Urriaren 15era arte aurkeztu ahalko dira argazkiak, eta jasotako lan guztiekin erakusketa egingo da Lobiano Kulturgunean, urriaren 16tik 28ra. Parte hartzen duten pertsonek euren zalantzak argitu ditzakete produccionesmicologicas@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Hitzaldiak eta erakustaldiak

Ermuko Mikologia Jardunaldiak urriaren 25etik 28ra bitartean ospatuko dira, eta argazki lehiaketaz gain, hiritar guztientzat moduko ekimenak antolatuko dira.

Urriaren 26an, ostirala, La vida privada de las setas hitzaldia izango da Lobiano Kulturgunean Pablo García Azkarate adituaren eskutik, eta organismo horien inguruko bitxikeriak eta sekretuak kontatuko dira bertan.

Kirolaren Eguna ere ospatuko da aurtengoan, eta Mikologiaren Lagunek herriko kirolari bat edo gehiago hautatuko dituzte omenaldia eskaintzeko.

Jardunaldietako egun handia urriaren 28a izango da, igandea. Orbe Kardinala plazan onddo eta perretxikoen erakusketa egingo da; espezie bakoitza antolatzaileek osatutako informazio fitxa batekin identifikatuko da, herritar guztiek espezie bakoitzaren ezaugarriak, onurak eta kalteak ezagutu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu