Azaleko minbizia prebenitzeko urteroko kanpainaren baitan AECCk mahai informatiboa jarriko

15.06.18
Gizartea

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Bizkaiko eta Ermuko Batzek mahai informatiboa jarriko dute gaur Ermuan, azaleko minbizia prebenitzeko urteroko kanpainaren baitan. Mahaia Patxi plazatxoa eta Orbe Kardinalarena bat egiten duten lekuan egongo da arratseko lau eta erdietatik 7 eta erdietara bitartean.

Ekimena Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC delakoak) antolatu du, erakunde publiko eta enpresa pribatuekin lankidetzan. Aurtengoan, kanpainak 75 ekintza gauzatuko ditu eta Bizkaiko 43 udalerritara iritsiko dela aurreikusita dago, gurea barne. Kanpaina ia bi hilabetez luzatuko da: ekainaren 4etik uztailaren 27ra, hain zuzen ere. Bertan nahi duten pertsonek zein azal mota duten jakin ahal izango dute eta baita azalean edozelako kalte edo gaixotasun ez izateko –horien artean minbizia bera- zeintzuk diren jokabide komenigarrienak.

Azaleko minbiziaren intzidentzia eta kasuak gora egin dute azken urteetan eta horrela segiko dutela aurreikusten da

Azaleko minbiziaren intzidentzia (melanoma eta kartzinoma) azken urteotan gutxi gorabehera urtero %10 batean hazi egin da, hortaz agerian dago “kontzientziazio eta prebentzioa” areagotu beharra.

Faktore genetiko eta hereditarioez gain azaleko minbiziaren eragileen artean, faktorerik arriskutsu garrantzitsuena eguzkia modu desegokian hartzea da (denbora luzez eta aldizka), batik bat haurtzaro eta nerabezaroan erradiazio ultramorearen ondoriozko erredurak jasan badira.

Etorkizunean datuak murrizteko, beharrezkoa da arreta prebentzioan eta tratamendu goiztiarrean ipintzea. Gutxi gorabehera azal minbizien kasuen %80a sahiestuko litzatezke haurtzaroan jokatuko bagenuke.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26