Sei proiektu berriren sorkuntzarekin amaitu da ‘Elkarlanean’ ekimena

18.06.18
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udala eta Azaro Fundazioa elkarlanean aritu dira Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako Elkarlanean 2017 programaren garapenean. Helburu nagusia zilar ekonomiaren sektorera lotutako agenteak eta beste sektoreetako enpresak dinamizatzea izan da, lankidetzan konponbideak identifikatu eta garatzeko. Horrela, herritarren beharrei erantzuna eman nahi zaie, aldi berean zilar ekonomiarantz doazen enpresen artean elkarlanean aritu eta berrikuntza sustatuz.

Zilar ekonomia edo Silver economy datozen urteetan ekimen berriak garatzeko aukera gehiena eskaintzen duen ekonomia mota da. Europar Batasunak honela definitzen du: “Gastu publikotik eta kontsumitzaileetatik abiatuta eratzen den aukera sorta da, hiritarren zahartzearekin eta 50 urtetik gorako pertsonen merkatuko behar jakinekin zerikusia duen trantsizio demografikoarekin lotura duena”.

Hori horrela, Ermuak lankidetza proiektuetan lan egiten du, zilar ekonomiaren barnean negozio aukerak atzeman ahal izateko helburuarekin. Horren harira, Elkarlanean proiektua emaitza oso positiboekin amaitu da, sei ekimen desberdin bultzatu baitira bertan. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzan oinarritutako proiektu hauek bestelakoan ikusgarritasun gutxi izan ohi duten ekimenak bultzatzeko lagungarriak izaten dira.

Azken hilabeteetan garatu diren proiektuen artean dago, esaterako, DIFUNVI S.L., etxebizitzen diseinu funtzionala bilatzen duen enpresa. Ermuko eraikuntzako gremioen bat-egitearekin sortu da DIFUNVI, Udalak bultzatu eta Tecnalia Construccionek eskainitako formakuntza proiektuan parte hartu ostean. Ekimen honen helburua konpainia zerbitzua eta etxebizitzaren diseinu funtzionala eskaintzea dira, baina guztia balore gehituarekin: hiritar bakoitzarentzat zerbitzu pertsonalizatua, etxebizitzaren egokitzapena pertsona bakoitzaren beharren arabera (batez ere mugikortasun mugatua dutenentzat), eta teknologia berrien erabilera eta inkorporazioa.

Bestalde, SeniorLab proiektuari dagokionez, Ermuko Udalak arlo soziosanitarioan ikertzen jarraitzen du. Azken bost urteetan etxebizitzen egokitzapena bultzatzeko lan egin da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko domotika eta robotika uztartu eta gehituz. Gainera, Ermua, adineko pertsonekin hiri adeitsua proiektua ere garatzen ari da eta teknologia berrietan oinarritzen diren ekimenak babestu dira, hala nola, ErmuaTic eta Burulogy. Azken horrek adineko pertsonen gaitasun kognitiboak garatzeko eta mantentzeko ariketak sortu eta eskaintzen ditu.

Horretaz gain, zilar ekonomiaren barnean ibilbidea eta aukerak izan ditzaketen proiektu berriak sortzen dira, esaterako, plantilla biometrikoak, adineko pertsonei egokitutako elikadura, etxeetako elementuak kontrolatzeko gai diren teknologia berrien erabilera edota aplikazioen garapena -pilula-kaxa digitalak, adibidez-.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik