Gure Balioak sariaren 9. ediziorako hautagaiak proposatzeko epea hasita

18.06.18
Gizartea

Gizarte balioen arloan Debabarrena eskualdean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna aintzat hartu eta jendaurrean aitortzea du helburu Gure Balioak Sariak. Hautagaiak aurkeztu edo proposatzeko epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik.

Gure Balioak sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik da. Debegesa garapen agentziak sustatu eta antolatzen du Gure Balioak Saria; aurten zazpigarren edizioa beteko du. Errekonozimendu honen bitartez, Debabarreneko eskualdean gizarte balioen arloan egindako lanagatik nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea du helburu.

Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko azkenengo eguna uztailaren 15a izango da. Edonork izango du bere hautagaiak aurkezteko aukera. Proposamenak egiterako orduan kontuan hartu behar direnak: hautagaiek sortzez Debabarrenekoak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie.

Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko bete beharreko inprimakia debegesa.eus webgunean eskura daitezke.

Orain arteko saridunen zerrenda

2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria. Debabarreneko eskualdean gizarte balioak sustatzea eta eskualde jasangarri eta lehiakor bat lortzeko bidean balioen garrantziaz ohartaraztea du helburu egitasmoak.

Aurreko edizioetan saridunak izan dira:

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26