Jarduera anitz bilduko ditu Ermuko LGTBI Pride Asteak

22.06.18
Berdintasuna

Ermuko Pride Astea gauzatuko ekainaren 23tik 29ra bitartean, Kimaira LGTBI+ taldeak antolatutakoa. Ekainean ospatuko dugu mundu zabalean gay, lesbiana, transexuala, bisexuala edo intersexuala izatearen harrotasuna aldarrikatzeko eguna. Egun honen jatorria New Yorken bilatu behar dugu, 1969ko ekainaren 28ko egunean pertsona talde batek mobilizazioak hasi baitzituen beren eskubide zibilak lortzeko. Gure herrialdean egun horretarako iragarrita daude hainbat mobilizazio, batez ere probintzi ezberdinetako hiriburuetan. Oraingo borroka eta aldarrikapenarekin lortu nahi den helburua, homofobiarekin bukatzea eta sexu aniztasuna errespetatzea dira.

Hori horrela, sexu izaera edo joerak alde batera utzita pertsona ororen arteko berdintasuna eta errespetua eskatzeko aste berezia izango da. Jardueren artean, besteak beste, antzezpenak, mahai informatiboak, ekintza hainbat, martxa herrikoia, zine-foruma eta musika emanaldiak izango ditugu. Aukera Berdintasunerako zinegotzigoak urteroko legez ez du kalerik egingo gizartean sentiberatasuna lantzen jarraitzeko; pertsonen artean elkar onartzeko eta kolektiboa agerian jartzeko. Horren harira, aurten Torrekoa plazako eskaileren aurreko zatiak ortzadarraren koloreekin pintatzea proposatu da, postetxearen ondoan daudenak. Ortzadarraren bandera ere udaletxeko mastan jarriko da.

Kimairak prestatu duen programaren xehetasunak, beheko argazkian dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu