Udalekuek hasiera eman diote jarraiko hiru asteko jarduera eta dibertsioari

25.06.18
Euskara

Euskarazko Udalekuak gure herrian astelehen honetan hasi dira, ekainak 25, giro gogotsu eta eguraldi ezinhobean. Hiru astez, izena eman duten 6 eta 12 urte arteko 271 neska-mutilek hainbat jarduera eta txangoak,burutzeko aukera izango dute; esaterako Gmarrako igerilekuetara, Añañako Gatz Haranera, Sopelako hondartzara, Lesakara edota zientziarekin jolasean, naturarekin bat eta abar bezalako jarduerak egiteko aukera izanik.

Partaideek egunero 09:30ean bilduko dira plazan, programan aurreikusitako planari ekiteko; parte-hartzaileen adinaren arabera, txangoak, jolasak, tailerrak, gaupasak eta beste hainbat ekimen egingo dituzte. Horrela, udaleku hauen bitartez, egoera informaletan euskara sustatzea eta erabiltzea lortu nahi da, eskola girotik at.

Hori ez da, ordea, ekintza horien helburu bakarra. Izan ere, Antxitxiketan taldearen laguntzaz, badira beste hainbat helburu, hala nola, natura eta aniztasunaren aldeko errespetua sustatzea, gure kultura, historia eta inguruak ezagutzea, elkarlana sustatzea, kirolazaletasuna piztea…

Laburbilduz, oso programa aberatsa aurkezten da, parte hartzen duten neska-mutilek une atsegin eta dibertigarriak pasa ditzaten.

Egitarau osoa esteka honetan kontsultatu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin