Elektrojaia jaialdiak hamargarren urteurrena ospatuko du

26.06.18
Kultura eta Gazteria

Elektrojaia Taldea elkarteak Elektrojaia musika jaialdiaren edizio berria antolatu du asteburu honetarako. Dozena bat artista baino gehiagok parte hartuko dute ekimen honetan, Exium, Paula Cazenave eta Charles Ramirez, besteak beste, eta guztien artean jaialdiaren hamargarren urteurrena ospatuko dute.

Motorrak berotzen hasteko, ostegun honetan, ekainak 28, X. Elektrojaiaren aurkezpen festa hartuko du D.Q. tabernak, eta Ivan Berlato DJ italiarra arituko da bertan 00:00etatik 04:00etara. Bestalde, ostiralean, hilak 29, pre-party ospatuko da Baldespina parkean 18:00etatik 20:00etara, eta jarraian Dakota tabernan Unai Pirata DJak emanaldia eskainiko du 23:00etatik 03:00etara.

Asteburuko ekimenik garrantzitsuena larunbatean izango da, Elektrojaia bera izango baita Betiondon 17:00etatik aurrera. Hamabi kontzertu baino gehiago izango dira bertan, goizaldeko hirurak artean. Festari aurrea hartu nahi diotenek goizeko saioaz gozatzeko aukera izango dute 12:30etik aurrera Sagarra tabernan, eta jaialdiaren ostean jarraipena izango du. Eta, oraindik festarako gogoz jarraitzen dutenentzat, 05:00etatik aurrera Ann, Sebita eta Manu Becs DJek after-partya eskainiko dute Karikato tabernan.

Urtero bezala, Elektrojaiaren barneko ekitaldi guztietarako sarrera doakoa izango da.

Elektrojaia Taldeak antolatutako ekimenak Ermuko Udalaren eta Ermua Gazte Puntuaren lankidetza du, baina hainbat marka babesle ere.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita