Pertsonen arteko errespetuaren alde

28.06.18
Gizartea

LGTBI+ elkarteetako kide, zale eta lagun diren pertsona askok aldarrikapen eta jai giroko jardunaldia izango dute gaurkoa gure herrian pertsonen arteko benetako berdintasun eta maitasun librearen aldeko borroka egun nagusian; genero, sexu aukera eta harreman pertsonalen bazterkeria egoeretara bideratzen gaituzten aurreiritzi eta etiketen hutsen gainetik.

Astelehenetik gauzatzen ari da Ermuko Pride Astea -ekainaren 23tik 29ra bitartekoa-, Kimaira LGTBI+ taldeak antolatutakoa. Gaurkoan ospatzen dugu mundu zabalean gay, lesbiana, transexuala, bisexuala edo intersexuala izatearen harrotasuna aldarrikatzeko eguna. Egun honen jatorria New Yorken bilatu behar dugu, 1969ko ekainaren 28ko egunean pertsona talde batek mobilizazioak hasi baitzituen beren eskubide zibilak lortzeko. Oraingo borroka eta aldarrikapenarekin lortu nahi den helburua, homofobia eta lesbofobiarekin bukatzea eta sexu aniztasuna errespetatzea dira. Sexu izaera edo joerak alde batera utzita pertsona ororen arteko berdintasuna eta errespetua eskatzeko aste berezia.

Progaman jasotako jarduerak

Aukera Berdintasunerako zinegotzigoak urteroko legez ez du kalerik egingo gizartean sentiberatasuna lantzen jarraitzeko; pertsonen artean elkar onartzeko eta kolektiboa agerian jartzeko. Horren harira, aurten Torrekoa plazako eskaileren aurreko zatiak ortzadarraren koloreekin pintatu ditu, postetxearen ondoan daudenak. Ortzadarraren bandera ere udaletxeko balkoi nagusian jarrita dago atzotik.

Herriko Kimaira LGTBI+ taldeak antolatutako egitarauaren barne gaurkoan hiru jarduera iragarrita daude. Arratsaldeko sei eta erdietan plazan kontzentrazioa egingo da eta ordu erdi beranduago herriko kaleetan zehar martxa egingo dute. Ondoren, arratseko 8etan, zineforuma izango da Eskilarapeko ateneoan, ‘Stonewall’ filma proiektatuta.

Bihar, ostiralez, haur eta gaztetxoek jolasak izanen dituzte herriko plazan arratseko 5etatik aurrera. Eta 8etan, ‘Ilargia’ eta ‘Ziztada & Rlantz’ taldeen musika emanaldia Eskilarapekon.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu