Imanol Alvarezen Guerrera juniorrek garaipenarekin ekin diote Hungariako Mundialari

03.07.18
Kirolak

Espainiako emakume juniorren eskubaloi selekzioak Egiptoren aurrean garaipen erosoa lortuta hasi du Hungariako Munduko Txapelketa. Imanol Alvarez ermuarrak gidatzen duen taldeak 39-20 irabazi dio selekzio afrikarrari, eta txapelketako D taldeko buru kokatu da.

Norgehiagoka astelehen honetan jokatu da, uztailak 2, Debrecen (Hungaria) hiriko Hódos Hall kantxan. Selekzioko entrenatzaileak bi jokalari ermuar izan ditu alboan: Anne Erauskin Martinez (CB Zuazo) eta Mirene Moreno Fernandez (Ermuko Errotabarri Eskubaloia). Herriko ordezkariek partidu ona jokatu dute, eta egiptoarren atean bi eta bost gol sartu dituzte, hurrenez hurren.

Gaur 20:00etatik aurrera Suedia izango dute aurrez aurre, “aurkari zaila”, Alvarezen hitzetan. “Ahal dugun mailarik onenean egon behar dugu, batez ere ezker hegalari eta ezker aldetik egiten dituzten erasoei adi. Suedia aurkari garrantzitsua da, eta bere armarik arriskutsuenetako bat kontraerasoan egindako gol errazak dira”, azaldu du entrenatzaile ermuarrak.

Hungaria da emakumezko juniorren XXI. Eskubaloiko Munduko Txapelketako egoitza, uztailaren 1etik 14ra bitartean. Imanol Alvarezen Guerrera juniorrak D taldean daude, eta Frantzia, Suedia, Alemania, Kroazia eta Egipto dituzte aurrez aurre. Jokatuko dituzten hurrengo partiduak honakoak dira:

  • Uztailak 3: Suedia-Espainia (20:00)
  • Uztailak 5: Alemania-Espainia (12:00)
  • Uztailak 6: Espainia-Frantzia (18:00)
  • Uztailak 8: Espainia-Kroazia (12:00)

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan