Ermua Hiria literatura lehiaketak baditu saridunak
Ermua Hiria Literatura Lehiaketaren XXIV edizioko epaimahaiak ezagutzera eman ditu aurtengo lau saridunak, narratiban, poesian, euskaraz nahiz gazteleraz. Aurten narratibarako proposatu den gaia 1965. urtea baino lehen Ermuan bizi izan zen pertsonaren bat edo data hori baino lehen herrian izandako gertaeraren bat azaltzea izan da.
Fernando Ugeda Calabuig (Villena, Alicante) izan da garailea gaztelaniazko narratiba atalean, Daguerrotipos lanari esker.
Hizkuntza berean, poesia kategorian, saria Madrilera joan da, Armando García Nuñoren eskuetara, Otra vez suspendido hasta septiembre obragatik.
Euskarazko sariei dagokienez, Iñigo Legorburu Arregi hernaniarra (Gipuzkoa) izan da narratibako irabazlea Lucia obrarekin.
Azkenik, hizkuntza berean baina poesia alorrean, Yolanda Rodríguez Garcíak (Bergara, Gipuzkoa) irabazi du saria Maitia lanarekin.
Lau pertsona irabazleetako bakoitzak 400 euroko saria jasoko du eskudirutan.
Saritutako lan guztiak liburutegiaren mikrositean kontsultatu daitezke.
110 lan eta ia 100 autore
Lehiaketa ermuarraren XXIV. edizioak lan kopuru handia jaso du. Estatu osoko idazleek honela parte hartu dute lau kategorietan:
- Narratiba gazteleraz: 23 kontakizun (6 emakume eta 16 gizonezko)
- Narratiba euskaraz: 2 testu (2 gizonezko)
- Poesia gazteleraz: 70 lan (18 emakume eta 41 gizonezko)
- Poesia euskaraz: 15 lan (3 emakume eta 9 gizonezko)
Gaztelaniazko lanen epaimahaiak Arantza Castillo Gaztelerako irakasleak, Cándido Pascual Ermuko liburutegiko bazkideak eta Isabel González liburutegiko langileak osatu dute. Euskarazko obrena, aldiz, Fernando Aranberri Euskara Saileko teknikariak eta Sara Gago liburutegiko arduradunak.
Azpimarratzekoa da parte-hartzaileen %90ak e-posta bidez bidali dituela lanak, eta %10ak soilik posta arrunta erabiliz edo aurrez aurre.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean