Ermuko Extremadurako Zentroak bere Kultur Astea ospatuko du

04.07.18
Gizartea

Ermuko Extremadurako Zentroak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu bere Kultur Astearen XXVII. edizioa ospatzeko; horrela, igandera artean adin eta gustu ezberdinetarako ekimenak izango ditugu herrian.

Gaur asteazkena, uztailak 4, toka eta igel txapelketak jokatuko dira 19:30etik aurrea Extremadurako Kultur Zentroaren lokaletan. Bihar, uztailak 5, etxeko txikienen txanda izango da, Umeen Eguna ospatuko baita. Ekintzak 17:00etan hasiko dira, eta mozorro jaia, jolasak, lehiaketak, haurrentzako makillajea eta txokolatada handia izango dira bertan.

Ostiralean, uztailak 6, gastronomia izango da protagonista, Extremadurako plater tipikoen lehiaketa izango baita. 19:00etan, parte hartzen duten pertsonak ogi-mamiak, gazpatxoa, tortillak eta postre ezberdinak prestatzen hasiko dira. Ordu erdi geroago, 109:30ean, epaimahaiak platerrak jaso eta baloratuko ditu, eta epaia eman ostean, aurkeztutako elikagaiak dastatzeko aukera izango da.

Larunbata, hilaren 7a, ekitaldiz beteta dator, eta 11:00etan ekingo zaie ospakizunei Flor de Tomillok abestutako Meza Santuarekin. Jarraian, 13:00etan, bazkideek, agintariek eta gonbidatuek ohorezko ardoa hartuko dute zentroaren lokaletan. Arratsaldean, kuatrola txapelketa jokatuko da, eta musikak amaiera biribila emango dio egunari: batetik, Versionarios taldearen kontzertuarekin (22:00) eta, bestetik, areto dantzen lehiaketarekin (23:30).

Ospakizunen astea bukatzeko, igandean, uztailak 8, anaitasun bazkaria egingo da bazkideekin, agintariekin eta gonbidatuekin.

Bestalde, aste osoan zehar Extremadurako jantzi tipikoen erakusketa ikusteko aukera izango da, zentroaren oroimeneko argazkiekin batera.

Ermuko Extremadurako Zentroaren XXVII. Kultur Asteak Extremadurako Gobernuaren, Ermuko Udalaren, Eibarko Herriko Etxearen, Euskadiko Extremadurako Elkarteen Batzordearen, Kanpoko Erkidego Extremadurarren Kontseiluaren eta herriko taberna eta denden babesa jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko