Futbol denboraldiaren amaiera ospatu du APFE elkarteak
Ermuko Futbola Sustatzeko Elkarteak (APFE) agur esan dio 2017/2018 denboraldiari Kopako finalarekin eta talde eta jokalari onenei eskainitako sari banaketarekin.
MecanicasTres eta Bar Duran-Duran taldeak izan ziren aurrez aurre ekainaren 10ean, igandea, lehiatutako Kopako finalean. MecanicasTres izan zen garaile, partidu osoa atzetik joan eta gero markagailuari buelta eman eta, Ander Blancoren hat-trick bati esker, 3-2 amaitu ostean.
Bestalde, Murrika Ventanas Rada FT taldea izan da Ligako garailea, MecanicasTres eta Juventud SDren aurretik. Azken talde horrek lortu du, bigarren urtez jarraian, garaikurrik prestigiotsuena: kiroltasunarena, azkeneko unera arte Bar Donosti eta Ermuko Centro Gallego taldeekin lehiatu eta gero. Sailkapenaren azken lekuei dagokienez, Txupi-Txuski historikoa izan da Ligako azkena.
Los Paisanos Limpiezas Rueda taldeko Abdelkarim El Batioui izan da 2017/2018 denboraldiko goleatzaile nagusia, eta gol gutxien jaso dituen atezaina, aldiz, Bar Duran-Duraneko Juan Carlos Loor.
Sari banaketa Betiondoko udal futbol zelaian izan zen, eta bertan izan ziren Miguel Ledesma Kirol zinegotzia eta Jose Antonio Ballesteros APFEko presidentea. Antolatzaileek zinegotziari ekitaldian parte hartu izana eskertu diote.
APFEren hurrengo denboraldian talde berri bat sartuko da txapelketan, Gremio FC. Norbaitek parte hartzeko interesa badu, antolatzaileek taldea sortzera eta irailaren erdialdea baino lehen izena ematera animatzen du. Informazio gehiago behar izanez gero, APFEren webgunea kontsultatu edo mail@apfe.es helbide elektronikora idatzi daiteke.
Jarraian sari banaketa ekitaldiko argazkiak uzten dizkizuegu, Javier Calviñok eta APFEk utzita.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira