Sallabente auzoak emango dio hasiera Ermuko jaien egutegiari

05.07.18
Kultura eta Gazteria

Sallabenteko Jai Batzordeak auzoko festetarako egitaraua aurkeztu du, eta aste honetan zehar ekimen ezberdinak ospatuko dira. Gaur osteguna, uztailak 5, umeek jolas tradizionalez gozatzeko aukera izango dute 18:30etik aurrera, eta amaitzean, parte-hartzaile guztiekin merendola handia egingo da. Bien bitartean, Donosti, Salmantino, Niza, Itxaso, Iparralde eta Zugaitz tabernek pintxo lehiaketa izango dute.

Aurreko urteetan bezala, jai egun handienak ostiraletik igandera bitartean ospatuko dira, bihar 17:00etatik aurrera zabalduko den Erdi Aroko Azokarekin batera. Arratsalde osoan zehar, 22:00ak arte, haurrentzako jokoak, tailerrak, kalejirak, antzerkia, hegaztien erakustaldiak eta zezenketak izango dira. Musikarekin amaituko da jardunaldia: lehenik, playback lehiaketa ospatuko da (23:00), eta jarraian, Stai Zitto talde ermuarrak kontzertua eskainiko du (00:00).

Larunbatean jaien egitarauak jarraipena izango du, eta 11:00etan zabalduko da Azoka, jokoekin, tailerrekin, kalejirekin, ipuin kontalariekin eta igel txapelketarekin batera. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, sardina eta saiheski jan herrikoia izango dira, eta beste behin musikarekin bukatuko da programazioa, Turdion, Lugh eta La Bohemia taldeen emanaldiekin.

Igandean, uztailak 8, 11:00etan irekiko da Azoka, horrekin batera hasten diren animazio ekimen guztiekin batera. 18:0etatik aurrera, San Lorenzo ikastetxeko patioan herriko atleten pertika jauzi eta altuera jauzi erakustaldiak izango dira, iazko arrakasta errepikatu asmoz. 21:30ean, Sabinaren eta 70/80 hamarkadetako musikaren omenez Los Otros taldeak eskainiko duen kontzertua hasiko da, eta 23:00etan festei amaiera emango zaie.

Egitarau osoa lotura honetan kontsultatu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu