Imagen
Betiondo elkarteak emaitza bikainekin itxi du arku tiratze denboraldia
05.07.18
Kirolak
Betiondo Arku Tiraketako Elkarte ermuarrak amaiera eman dio 2017/2018 denboraldiari, bai areto barneko, baita aire zabaleko modalitateetan ere. Herriko kirolariek oso emaitza onak eskuratu dituzte, eta gustura agertu dira egindako denboraldiarekin. Guztira, Ermuko taldeko tiralariek bost domina irabazi dituzte txapelketa ezberdinetan. Emaitzen laburpena honakoa da:
- Aretoko modalitatea:
- Euskadiko Txapelketa: Jose Maria Muñoz hirugarren izan da, eta brontzezko domina eskuratu du.
- Euskadiko Liga: Mikel Lopez izan da txapelduna, eta urrezko domina jantzi du. Gainera, Basilio Izquierdo txapeldunorde izan da, zilarrezko domina lortuz.
- Aire zabaleko modalitatea:
- Euskadiko Txapelketa: Basilio Izquierdo izan da txapeldun, eta urrezko domina lortu du.
- Bizkaiko Txapelketa: hemen ere Basilio Izquierdo gailendu da, eta urrezko domina eraman du etxera.
Azpimarratzekoa da Mikel Lopezek ezin izan duela azken modalitate horretan parte hartu, lesio bat dela eta.
Taldeak gogorarazi nahi du arku-tiro proba librea antolatu duela datorren larunbaterako, uztailak 14. Ekimena 10:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazako pilotalekuan, eta kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten pertsona guztientzat zabalik egongo da.
Lotutako albisteak
Imagen
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira