Gazte Egunaren VI. edizioa, larunbat honetan Ermuan

06.07.18
Kultura eta Gazteria

Ermuko Gazte Asanbladak Gazte Egunaren seigarren edizioa antolatu du larunbat honetarako, uztailak 7. Egun horretarako egitarauak ekitaldi ezberdin ugari jasotzen ditu eguerditik hasi eta gauera arte.

Festa 12:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan, familien arteko jokoen eskutik. Jarraian, 13:00etatik aurrera, Mintzodromoak nahi duen orori euskaraz hitz egiteko eta hizkuntza praktikatzeko aukera eskainiko dio. 14:00etan argazki erraldoia egingo da, eta horren ostean, bazkari herrikoiari hasiera emango zaio.

Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, Euskaraokearen txanda izango da; gainera, antolatzaileek sorpresa bat prestatu dutela azaldu dute, baina oraindik ez dute argitu zer izango den. Kirolzale amorratuenek 18:00etatik aurrera olinpiadetan parte hartu ahalko dute, eta 19:30etik aurrera, indarrak errekuperatzeko, poteo girotua ospatuko da.

Gauean musika izango da protagonista nagusia, Salda Badago, Tremenda Jauria eta Cooleroak taldeen kontzertuen eskutik. Emanaldiak 21:30ean hasiko dira.

Informazio gehiagorako, ikus ezazu Gazte Eguneko kartel osoa.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira