Imanol Alvarezen Guerrera juniorrak final zortzirenen atarian geratu dira

09.07.18
Kirolak

Imanol Alvarez entrenatzaile ermuarrak gidatzen duen Espainiako emakume juniorren eskubaloi selekzioak ezin izan du taldeen fasetik aurrera egin Hungariako Munduko Txapelketan.

Mirene Moreno eta Anne Erauskin jokalari ermuarrak alboan izan ditu Alvarez entrenatzaileak, baina bosgarren lekuan amaitu dute taldeen fasea. Bi garaipen (Egiptoren eta Kroaziaren aurka) eta hiru porrot (Suedia, Alemania eta Frantzia) eskuratu ditu selekzioak, eta President’s Cup atala jokatuko du.

Guerrera juniorren hurrengo partidua astearte honetan, uztailak 10, 11:45etik aurrera jokatuko da. Angolako selekzioa izango dute aurrez aurre, eta bi taldeak Mundialeko hamazazpigarren postua lortzeko lehian arituko dira.

Hungaria da emakumezko juniorren XXI. Eskubaloiko Munduko Txapelketako egoitza, uztailaren 1etik 14ra bitartean. Imanol Alvarezen Guerrera juniorrak D taldean aritu dira, eta Frantzia, Suedia, Alemania, Kroazia eta Egipto izan dituzte aurrez aurre pasatu den astean.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira