Aimar Galdosek emaitza onak eskuratu ditu infantilen Espainiako Txirrindularitza Txapelketan

12.07.18
Kirolak

Aimar Galdos (Ermuko Txirrindulari Elkartea) txirrindulari ermuarrak Euskadiko selekzioarekin parte hartu du pasatu den asteburuan Espainiako Infantilen Txapelketan. Uztailaren 6tik 8ra Ourenseko Maceda eta Baños de Molgas herrietan lehiatu den txapelketan aritu da Galdos Euskadiko taldearekin.

Ermuarrak emaitza onak lortu ditu parte hartu duen hiru lasterketetan. Lineako lasterketan, hamabosgarren postua eskuratu du 60 txirrindularitik gorako proban, eta gymkanan, aldiz, zortzigarren leku onean iritsi da helmugara.

Taldekako proban ere parte hartu du Euskadiko selekzioarekin, eta hirugarren lekuan amaitu du lasterketa.

Bizkaiko Txirrindularitza Eskolen Topaketa

Ermuko Txirrindulari Elkarteak Bizkaiko Txirrindularitza Eskolen arteko Topaketa antolatu du igande honetarako, uztailak 15. XL. Santixauak proba 11:00etan hasiko da Goitondo Goikoa Industrialdean, Hambren, eta bertan amaituko dira lasterketa guztiak.

Bizkaia osoko benjaminek, alebinek eta infantilek parte hartu ahalko dute 1.200 metroko zirkuituan, eta mailaren arabera itzuli kopurua aldatu egingo da.

Probako kartela lotura honetan ikusi daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira