Etorkizunerako estrategia zehaztu du Innpulso sareak Sant Boi de Llobregaten egindako Zuzendaritza Batzordean

17.07.18
Erakundea

Finantzatzeko estrategia, aurrekontua, lan-plana eta proiektu Europarretan parte hartzeko moduan zehaztu ditu Innpulso sareak egin berri duen azken bileran

Taldeak agurra eskaini dio Ermuko alkate ohi Carlos Totorikari, Zientzia eta Berrikuntzaren alde egindako lana eskertuz, udalean ordeztu duenari partekaturiko presidentzia uztean

Zientzia eta Berrikuntzaren Hiriak biltzen dituen Innpulso Sareak Zuzendaritza Batzordea –aurtengo bigarena- egin berri du –uztailaren 12ko ostegunean-. Horretan parte hartu zuten presidentzia partekatzen dituzten alkateek (Terrasako Alfredo Vegak eta Ermuko Juan Carlos Abascalek) eta Kontseiluko kide diren hiri eta herrietako ordezkariek (Barakaldo, Valladolid, Alcoi, Sant Boi de Llobregat, Ejea de los Caballeros eta Villamayor).

Bilera hori Sant Boi de Llobregat herriko Marionao jauregian egin zen, jardunaldi oparoa izanik, lanaren nahiz emaitzen aldetik. Hiriko alkate LLuïsa Moretek ongi etorria eman zien bertaratutakoei eta eguneko zereginak presidentzia partekatzen duten Alfredo Vega eta Juan Carlos Abascal alkateek aurkeztu zuten erdibana. ARINN delakoarentzat garrantzitsuak diren hainbat gai aztertu zituen, besteak beste, kontuen eta 2017ko aurrekontuaren exekuzioaren egoera, finantzatzeko estrategia eta partaidetza-kuoten inguruko proposamenaren inguruko azkena berriak estatutuak berrikustea suposatzen duelako, abian diren proiektuen nondik norakoak; lan planaren eta objektibo estrategikoen garapena eta, azkenik, sareko aurrekontuen onarpena. Horrez gain, hausnarketa berezia egin zuten ARINN delakoaren posizionamenduaz eta etorkizunean proiektu europarren parte-hartzeaz.

Bilerak, bere atal hunkigarria ere izan zuen, Totorika alkate ohiak partekaturiko presidentziaren lekukoa eman baitzion udalean bere ordezko izan zen Juan Carlos Abascali. Carlosek Zientzia eta Berrikuntzaren alde lanean oro har eta, bereziki, Innpulso Sarean egindako ahaleginagatik Zuzendaritza Batzordeko kideen eskerrona jaso zuen.

Zuzendaritza Batzordearen ondoren sareko kide guztientzat lan saio irekia egin zen, ‘tailer’ ereduari jarraiki, Europan 2021-2028 urtealdi berrian Innpulso Sarea kokatzeko lana nola egin zehazteko xedez. Kontseiluko kide direnez gain sarean dauden beste 8 hirik ere parte hartu zuten saioan. ‘Thinking Tank’ horretan landutako aspektu behinen laburpenean, ondorengoak izanik:

  • Europar Batasunaren programazio berriaren aurrean Innpulso Sareak jokatu beharreko figura aztertzea.
  • 2014tik 2020ko urte tartearen azken fasean, finantzatzeko aukerak eta izan daitezkeen tresnak identifikatzea.
  • Eszenatoki berri horretan Innpulso sarearen paper eta zeregina indartzeko pauso eta moduak definitzea.

Kontseiluko ordezkariek nahiz gainerako partaideek berretsi egin zuten lanean jarraitzeko konpromisoa, ingurumen, ekonomi eta gizarte ikuspuntutik ekoizpen eredu jasangarria ezartzeko; ezagutza, berrikuntza eta udalen arteko sarearen lankidetza oinarri izanik. Baita sinergiak batuz berrikuntza ahalmena indartzeko eta Innpulso sarea estatuko nahiz Europako proiektuetan hobeki kokatzeko, horren bidez onurak kapitalizatu izango direlako, I+G+B proiektuetan ahaleginak gauzatuz, horrela hirien garapenari eta herritarren bizi-kalitateari mesede egiten lagunduko diogulako.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua