Oporretara joan aurretik, eman odola

17.07.18
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saio berriak antolatu ditu aste honetarako.

Deialdi hau, gainera, oso berezia izango da. Izan ere, Dona and Go! Gozatu lelopean, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak hiritarrak odola ematera gonbidatu nahi ditu, uda garaian donazioak %40 jaisten baitira. Horrela, odol erreserbak maila oso larrietara iritsi daitezke.

Hiru minututik behin, norbaitek odola behar izaten du gure ospitaletan, eta egun batean zeu izan zaitezke. Horregatik, gogoratu odola ematea oporretara joan aurretik.

Gure herrirako antolatu diren saioak honakoak dira:

  • Uztailak 18, asteazkena: 16:30etik 21:00etara San Lorenzo ikastetxeko patioan kokatuko den unitate mugikorrean.
  • Uztailak 19, osteguna: 09:154etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara Anbulatorio Zaharraren aurrean kokatuko den unitate mugikorrean.
  • Uztailak 21, larunbata: 09:15etik 14:00etara Patxi Plazan kokatuko den unitate mugikorrean.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte eskuko telefonoetan eta ordenagailuan.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

EAEn, joan den urtean 86.175 odol emanaldi egin zituzten 55.000 emaile boluntario eta altruistek, eta gure ospitaletako 50.000 gaixo izan ziren horren onura jaso zutenak.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu