Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketako sariak banatu ditu Ermuko Udalak

18.07.18
Gizartea

Ermuko Udalak Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin antolatutako balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketak baditu saridunak.

Guztira 43 pertsonak parte hartu dute lehiaketa honetan, eta epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratu ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore-apainketa ederrenak saritzeko. Epaimahaiaren balorazio irizpideak konposizioaren originaltasuna eta sormena, apainketaren kalitatea, apainketaren harmonia eta diseinua eta konplexutasuna izan dira.

Ermuko Udalak 150 euroko bi sari banatu diru, eta Sagrario Gomez Limon (lehenengo sailkatua) eta Maria Jesus Magdaleno (bigarren sailkatua) izan dira irabazleak. Juan Carlos Abascal alkateak banatu ditu sariak, eta bi garaileek herriko dendetan erabili ahalko dituzte 150 euroko bonoak.

Herritarren parte-hartzearen bidez udalerriaren ingurumen kalitatea eta irudia hobetzea izan da lehiaketaren helburua. Landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzen da, eta bide batez, herritarren artean landareak zaintzeko ohitura zabaltzen da.

Lehiaketarekin batera, gainera, lore banaketa egin da herritarren artean, eta 500 lore oparitu dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.