2018ko jolasak: 'Jasangaitzak' garaile play-backean eta 'Gogaikarriak' sailkapen orokorrean

23.07.18
Kultura eta Gazteria

‘Gogaikarriak’izeneko txarangak irabazi du koadrilen arteko aurtengo jolasak, ostiral gauean play-backari zegokiona jokatu ondoren. Taldea sailkapen nagusiaren buru da astebetean guztira 279 puntu metatu ondoren, play-backekoan azken 32ak bilduta gero. Podium orokorraren bigarrenean geratu dira ‘Jasangaitzak’  eta hirugarren ‘Bihurri Ausartak’ -258 eta 231 punturekin-, hurrenez hurren. Irabazleek gailentzea lortu dute 9 probatan parte hartu, horietako hirutan garaile izan eta puntuaketan erregulartasuna ezaugarri nagusi izanik, bataz bestekoa 31 inguru baitute. ‘Jasangaitzak’ aldiz,bi probatan nagusitu arren, lortutako emaitzak gorabehera handiagoa izan dutenez -18, 19 eta 27 puntu, esaterako-, bigarren lekuarekin konformatu behar, nahiz eta arraren lasterketan eta play-backean irabazi. Aurtengo ediziorako 17 txarangek eman dute izena, nahiz eta guztiek ez duten proba guztietan parte hartu.

Playbackeko edizio ‘landua’ eta mezuduna izan da, nahiz talde gutxiagok parte hartu

Aurtengo play-back lehiaketan ‘Jasangaitzak’ nagusitu da, asko landutako –koreografia, eszenografia, jantziak, eta abar…- ‘The Sohwuman filma oinarrituriko musika eta muntaiari’ esker, 36 puntuak poltsikoratuaz. Bigarren postua merezimenduz jaso zuten ‘Gogaikarriak’ koadrillakoek, abusuak (bulling eta presion forma hainbat) eta horiek gelditzeko hausnarketaren inguruko proposamena aurkeztu eta gero. Hirugarren lekua ‘Hegarriak izenekoak lortu zuten, historian barrrena murgildu eta frankismo garaian emakume talde eta horiek seme-alabek jasandako jazarpena berreskuratuz, lanak erreliatea oinarri zuen eta ''las Rosas de Saturraran'' titulua. Epaimahiak ez zuen lan erraza izan, hirurak ere onak baitziren.

Laburbilduz, aniztasuna eta kalitatea izan dira ezaugarri nagusiak aurten, mezudun taularatzeak egin izan dituztelarik koadrilak: norbere burua onartzea, desberdintasuna eta errespetua oinarri; jazarpena edo bulling joera eta moduei mugak jarri eta ezabatu beharra,  frankismoan bizitako errepresio moduak, herriko Julio Kageta musika taldeari ere tarte eginez, txotxongiloak, zilborra edo Drag-queenak. Eguraldia lagun izan zen eta ez zuen euririk bota amaierara artean, sari banaketa ekitaldian eta talde irabazlearen errepikapenera artean.

Segidan lehiaketaren bideoa uzten dizuegu, non talde bakoitzaren emanaldia ikus dezakezuen. Guztiak, oso-osorik. Goza itzazue!

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu