Gora Santixauak! etenik gabeko festaz eta dibertsioz betetako 77 ordu

24.07.18
Kultura eta Gazteria

Jesus Cimarro (Ermua, 1965) antzerki ekoizle eta enpresariak, arte Eszenikoen Akademiako Presidenteak eta Meridako Jaialdiaren nahiz Pentación izeneko ekoiztetxearen zuzendariak, hasiera emango die gaur arratsaldeko 7etan 2018ko Santixauei, herriko jai nagusiei. Cimarrok jaiak irekiko dituen suziri edo txapligua piztuko eta etenik gabeko 77 orduko dibertsio eta algarari hasiera emango dio. Egitarau ofizialak 105 jarduera proposatzen ditu, adin eta pertsona guztien zaletasun eta festa gogoak asetzeko beste.

Jesus Cimarro gaur bertan bidaiatuko du Ermura etortzeko, Santixau jaiei hasiera emateko xedez. Cimarro joan-etorri azkar bat egingo du Meridatik Ermura, bertan ospatzen ari baita berak zuzentzen duen Antzerki Klasikoko Nazioarteko jaialdi ospetsua. Jesusek jaiak zabaltzeko proposamena ohorea dela adierazi du, bere jaioterria berarekin gogoratu izan delako..

Juanma Cano kazetaria (Cadena SER Eibar) eta Maialen Arrizabalaga abeslaria (Stai Zitto) arduratuko dira txupinazoaren aurreko uneak girotzeaz Orbe Kardinala plazako kioskoan. 19:00etan txapligua botako da eta txarangek herriko kaleetan egingo duten desfileari hasiera emango zaio. Hiritarren Segurtasun alorrak herritarroi deia egin digu zurrun eta tentuz jokatzeko txapligua bota aurreko tartean, plazan jendetza pilatzen delako eta bultzadekin inork mini kez hartzeko. Txapligua botatzeko gunea eta eszenatokia hesiz inguratuta egongo dira.

Irulitxa eta New Tocados txarangek eta Brincadeira batukadak jarriko dute musika desfilean zehar. Aurreko urteetan bezala, Txarangen Batzordeak azaldu du Pololaren irudiak bananduko dituela kalejiran busti nahi duten pertsonak eta busti nahi ez dutenak. Horrela, jaietako pertsonaiaren aurretik doazen pertsonek, esaterako, instrumentuak daramatzaten musikariek, ez dira etxeetatik botako den urarekin bustiko. Pololaren atzetik doazenek, aldiz, kokapen horrekin adieraziko dute ez zaiela axola bustitzea.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu 2018ko Santixauen hasiera ofiziala baino lehen, 17:00etan, Drogomenpekotasun Prebentzioko eta Berdintasuneko udal zerbitzuek jaietako objektuak –kapelak, eskuturrekoak, pegatinak, eta abar…- banatuko dituztela Patxi plazan.

2018ko Santixau jaietako egitarau ofiziala

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita