Aitona-amonek protagonista dira Santa Ana egunean

26.07.18
Kultura eta Gazteria

Herriko jaietan murgildurik gabiltzanean, gaur Santa Ana eguna ospatzen ari gara, aitona-amonen eguna. Eguerdian urteroko omenaldia eskaini zaie plazan bertan ekitaldirako bildu diren agureei. Aurten, edadetuenen bikotea Encarna Perez Garciak eta Carlos Ranz Contrerasek osatu dute, hurrenez hurren 88 eta 90 urte dituztenek. Bien lora sorta bana eta dirutxo bat jaso dute patroiaren eguna behar bezala ospatzerik izan ditzaten. Opariak Kultura, Gazteria eta Aukera Berdintasun eta Gizarte-Ongizate, Osasun, Immigrazio eta Kooperazio zinegotzi eskudunengandik, hurrenez hurren Beatrik Gamiz eta Jose Luis Araujoren eskuetatik jasoz. Nagusien Etxeko arduradunek, zentroan jokatu dituzten mahai-joko eta lehiaketetako garaileei sariak bana dizkiete.

Goiza txokolate-janaz hasi dugu, gaueko parrandan galdutako indarrak berreskuratzeko. Zazpi eta erdietan esku pilotako barrus partida baztertzaileak jokatu dira plazan. Ordu erdi beranduago bigantxak izan dira Ongarain ausarten harrokeriak astintzen. Abereak Itziarko Saka Marquesaren abeltegikoak izan dira. Etxeko txikienek haur parkea izan dute San Martinen eta arratsaldez ere izanen dute berriz. Alboka musika eskolako bandak ordu batetan kontzertua eskaini du. Aitona-amonek ordu bietan bazkari herrikoiari hasiera eman diote merkatu plazan.

Arratsaldean, afizionatuen arteko pilota partidan izango ditugu plazan, pailazoak, Irulitxa fanfarrearen kalejira, larraindantza plazan, Mulier taldearen dantza ikuskizuna eta ‘dantzaldia ‘Montecristo’ orkestrarekin. Guzti horren xehetasunak -leku eta orduak- jarduera programa ofizialean dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du