Estreinatu berriak diren zortzi filma, udako beste zortzi gauetan gozatzeko kalean

01.08.18
Kultura eta Gazteria

Oro har oporrak hartzen ohi ditugun hilabete berria hasi dugu. Abuztuak udako eta kaleko zine edizio berria dakarkigu. Udal kultura sailak titulu erakargarriz beteriko proposamena prestatu digu, datozen bost asteetan gozatzeko. Zinerik on eta berriena ikusteko parada izanen dugu plazan, edozein arrazoi medio dela herrian geratzen garen guztiontzat, eta doan. Proposamen interesgarriak genero anitzak biltzen ditu, guztion gustuak asetzeko modukoa.

Proiekzioak gaur –abuztuak 1ean- hasiko ditugu eta astero –abuztuaren 15ko salbuespenarekin- astelehen eta asteazkenetan egingo dira, gaueko 10etatik aurrera. Herriko plaza izanen da proiekzio gunea ateri badago eta Santiago elizako arkupea euria eginen duen egunetan.

Lehen filma Jordan Vogt-Robertsek zuzenduriko ‘Kong: la isla calavera’ titulua izango da.

Horren ondoren eta kronologikoki adierazita abuztuaren 29ra bitartean ikusi ahal izango dugunak ondokoak dira: “GRU 3 mi villano favorito”, “Abracadabra”, “La Bella y la Bestia”, “Coco”, “Piratas del Caribe: la venganza de Salazar”, “La guerra del planeta de los simios” eta “El guardián invisible”.

Eskaintza zabala, titulu berriez eta genero desberdinez osaturikoa: thrillerrak, marrazki bizidunak, abenturak, zientzia fikzioa, eta abar… lagun edo familiartean ikusi eta gozatzeko. Filmaren erdiak adin guztientzako aproposak dira, eta beste erdiak 12 urtetik aurrerakoentzat.

Jarraian programazioaren xehetasuna duzue; zein egun eta titulua dagokion zehaztuta:

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu