‘Gazterobotika’ errobotika hezitzailearen II. txapelketako egoitza izanen da Ermua
Irailaren 22ko larunbatean jokatuko da Izarra Centren; egoitzak ‘kolore kolore’, ‘1vs1’, multikirola eta bideojoko sorkuntza probak ditu barne
‘Gazterobotika’ ekimenak izaera bikoitza du-, batetik topaketa da eta, bestetik, baita lehiaketa ere, haur eta gazteak robotika eta programazio alorrean alorretan (eta beste hainbatetan) lehen urratsak eman eta horretan beren grina piztea helburu duena, Debabarrenako hainbat udalek bultzatuta.
‘Gazterobotika’ errobotika hezitzailearen II. txapelketako egoitza izanen da Ermua, zeina irailaren 22ko larunbatean egingo den, Izarra Centre eraikinean goizeko 10etatik eguerdiko 12:30etara bitartean. Erabiliko diren solairuak 5.ena eta 11.ena izango dira, non ‘kolore kolore’, ‘1vs1’, multikirola eta bideojoko sorkuntza probak jokatuko diren. Antolatzaileek arratsaldeko ordu 1etan 6 sari banatuko dizkiete garaile izan diren parte-hartzaileei, Izarra Centre eraikineko atriumean. Juan Carlos Abascal ‘Txitxo’ alkateak goizeko 10etan jarduera ireki eta inauguratuko du, parte artzaile eta bisitariei ongi etorria eman ondoren.
Tailerren eta txapelketaren testuingurua
Etorkizun hurbilean estrategikoak izango diren eta teknologiari estuki loturik dauden alorrekiko interesa pizteko dugun beharraz, sentiberatasuna areagotu dute eskualdeko udalek. Debabarrena ekonomikoki garatzeko sozietate publikoak, Debegesak, eta ekonomia, enplegua eta Berrikuntza garatzeko gure udal sailak zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna eta gripa pizteko beharraren inguruko diagnosia eta hausnarketa partekatzen dute, ezagutzera emateak lagundu dezakeelakoan. Horregatik hain zuzen ere, antolatu eta deitu dugu Gazterobotika ekimena (errobotika hezitzailearen II. txapelketa).
Irailaren 3tik 6ra bitartean tailer teknologikoak izango dituzte gazteek Ermuan
Proiektuarekin batera bailarako hainbat herritan 20 orduko iraupena duten tailer teknologikoak antolatu ditugu. Ermuan jarduera irailaren 3tik 6ra bitartean –astelehenetik ostegunera- eginen da. Izena eman nahi dutenek 30 € ordaindu beharko dute, udalak ekimena diruz laguntzen duelako. Izan ere, inskribatzen den pertsonak edo familiak hogeita hamar euro ordainduko ditu eta udalak gainerako 90€ak, partaideko zenbatekoa 120€ baitira. Parte har dezaketen pertsonen kopurua mugatua da. Robotikako tailer biak Izarra Centre eraikinaren 4. solairuan egingo dira, Doplay enpresaren eskutik. Jada, 2001 urtetik 2009ra bitartean jaiotako 30 neskato-mutikoek izena eman dute.
Iazko lehen edizioan Debabarrena bailako 7 udalerrietako 131 gaztek hartu zuten parte. Ermuan tailer bi antolatu eta eskaini genuen eta horietan 25 gaztetxok hartu zuten parte. Aurten GazteRobotika ekimenaren barne 8 tailer eskainiko ditugu, bailarako gazteek taldean lan egiten eta teknologiaz gozatzen ikasi dezaten, errobotak eta bideojokoak muntatzen eta programatzen ikasiaz. Tailerretatik pasa eta errobotak edo bideojokoak prestatu eta gero, parte hartzaileek nahi izanez gero doan parte hartu ahal izango dute irailaren 22an Ermuko Izarra Centren antolatuko dugun txapelketan.
Aurtengo berrikuntzen artean, erronka berrian diseinatu ditugu eta ikasleek beren proiektuak osatzeko aukera izanen dute, iaz parte hartutakoek aurtengoan ere aukera izango dutelarik ikasten eta gaiaz sakontzen segitzeko, sormenaren mesederako eta teknologi oinarria duten konponbide berritzaileak prestatuaz.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren